12 cm erakusketak 30 urte beteko ditu
Pasaiako Udala 12 cm izeneko erakusketaren 30. ekitaldia prestatzen hasi da, eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu die.
Pasaiako Udala 12 cm izeneko erakusketaren 30. ekitaldia prestatzen hasi da, eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu die. Udalak erakusketan parte hartzeko baldintzak argitaratu ditu:
- Parte hartzeko izena hilaren 31 baino lehen eman behar da: galdetegi bidez. Parte hartzeko, gutxienez, 16 urte izan behar dira.
- Parte hartzaile bakoitzak bi obra aurkeztu beharko ditu, eta horiei dagozkien fitxak bete. Muntaketa errazte aldera, argi eta garbi adieraziko da, oharrak atalean, obrak nola jarri behar diren. Era berean, euskarri bereziren bat behar badute, aldez aurretik zehaztu behar da.
- Obraren alde batek gutxienez 12 cm neurtu behar ditu, eta gainerako aldeek ez dute neurri hori gaindituko, markoa edo euskarria barne. Erakusketaren izaerari euste aldera, garrantzitsua da bigarren eta hirugarren baldintzak betetzea. Beraz, ez dira jarriko baldintza horiek betetzen ez dituzten obrak.
- Ikus-entzunezkoen proiekzioek minutu bat eta bi segundo iraungo dute.
- Obrak Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailera (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe) eraman beharko dira azaroaren 22a baino lehen.
