
Ikastetxe izateari aspaldi utzi bazion ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren beharrei lotuta jarraitzen du formalki; 2007-2008 ikasturtean desafekzio eskaera egin zion udalak Hezkuntza sailari, baina ezezkoa jaso zuen.

Jendaurrean eta aho batez emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera izango duela adierazi du udalak, eta mobilizazioekin bat egin du.

Pasaiako portuaren etorkizunaren gaineko "eztabaida serio eta antolatua" galdegin dute Errenteria, Pasaia eta Lezoko alkateek, eragindako erakunde eta eragile guztien partaidetza bermatuko duena, eta hedabideen fokuetatik kanpo egingo dena.

Pasaiako Udalak konponketak, margotze lanak edota garbiketa lanak egin ditu bi kirol guneetan azken hilabeteetan.

Bihar (hilak 18, larunbata) 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa izango da jokoan Seguran. Lezoarren partaidetza, handia.

Kunkana, Lezoko Energia Berriztagarrien Komunitateak bidea hasi du. Bazkide bila ari dira, eta jada bazkide horien onurarako lehen egitasmoa abiatuko dute: Pasaia-Lezo Lizeoaren ikastolako teilatuan panel fotovoltaikoen instalazioa egingo dute.

Errenteria 2040 prozesuak proposamen fasea abiatu du, eta udalak etorkizunaren diseinuan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Pasaiako Udalak udalerria tentsionatutako eremu izendatzeko bidea ireki du. Iraitz Pazos Etxebizitza zinegotziak Pasaiako etxebizitzen egoera eta ekintza planaren nondik norakoak azaldu ditu.

Egoera zaurgarrian diren pertsonei alokairuzko etxebizitza duinak eskaintzea du helburu Limesek, merkatu preziotik behera. Ibilbide laburra du konpromiso soziala duen etxebizitza agentziak, baina eman ditu lehen uztak.

Oiartzun Burujabe proiektua aurrera doa, eta mahai sektorialak martxan daude. Orain, herritarren sarea egituratuko dute, proiektuan herritarrek ardura gehiago izan dezaten.

Errenteria-Orereta eta Oiartzunen ikusteko aukera izango da datozen egunetan, Niessen eta Landetxen aretoetan.

Oiartzungo plazan izango da, 13:00etan.

Lezoko Udalak, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok eta Gaxuxa Emakume Elkarteak irmo salatu dute hilketa.

Klima aldaketaren aurrean mobilizatzea eta trantsizio energetikoan aurrera egitea xede dituen egitasmoaren harira, hainbat jarduera egingo dituzte.

Lanek hiru hilabete irautea aurreikusi du udalak, eta hainbat fasetan igogailua eta pasabidea itxita izango dira.

Proposamena osatzeko familia zaurgarrienengan arreta jarri dutela adierazi du Teo Alberro alkateak.

Pasaiako Udala 12 cm izeneko erakusketaren 30. ekitaldia prestatzen hasi da, eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu die.

San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen programazioaren barruan, Donostiako orkestrak kontzertua eskainiko du gaur barrutiko parrokian, 20:15ean.

Udalak hiri azpiegitura berdearen eta babesleku klimatikoen sarearen proiektua abiatu zuen iaz. Udalak herritarrekin osatu nahi du bidea, eta galdetegi bat sortu du haien ekarpenak jasotzeko.

Orereta Ikastolako hezkuntza komunitateak elkarretaratzea egin du ostegunero bezala, Palestinari elkartasuna adierazteko.