Babesa Palestinari
Orereta Ikastolako hezkuntza komunitateak elkarretaratzea egin du ostegunero bezala, Palestinari elkartasuna adierazteko.
Orereta Ikastiolako hezkuntza komunitatea Palestinaren aldeko elkarretaratzean.Orereta Ikastola Orereta Ikastolako Hezkuntza komunitateak elkarretaratzea egin zuen atzo Palestinaren alde. Sindikatuek deituta duten dinamikaren barruan, ostegunetan elkarretaratzeak egiten ari dira ikastetxeetan, Gure haurrak ere badira dinamikaren barruan.
Linoko egoitzaren kanpoaldean egin zuten elkarretaratzea atzo arratsaldean Orereta Ikastolako ikasle, irakasle eta hainbat gurasok. Pankartaren aurrean pilatutako haur oinetakoen bidez, Palestinan hil dituzten haurrak jarri zituzten lehen lerroan. Gure haurrak ere badira dinamikak nazio manifestaziora deitu du hilaren 25ean, larunbata, eta horrekin bat egitera deitu dute Orereta Ikastolatik. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Bilboko jesusen Bihotzetik, baina aurretik hainbat ekitaldi antolatu dituzte: 12:00etan Palestinar historiaren inguruko hitzaldia egongo da Zirika gunean; 12:30ean Askatasun Doinua ipuin kontaketa Ekoetxean eta 13:15etan, leku berean, Pailazoekin kalejira.
Beste ikastetxeetan egindako elkarretaratzen argazkiak bidaltzeko klikatu hemen.
Ondoko bideoa, Orereta Ikastolak egina da.
