Easo Sinfoniettaren doinuak San Pedrora iritsiko dira
San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen programazioaren barruan, Donostiako orkestrak kontzertua eskainiko du gaur barrutiko parrokian, 20:15ean.
Donostiako Easo Sinfonietta orkestra ez profesionalak kontzertua eskainiko du gaur (hilak 17, ostirala) San Pedroko parrokian, 20:15ean, San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen programazioaren barruan.
2023an sortua, orkestra hori Easo abesbatzarekin dago lotua, eta tokiko musikari gazteek osatzen dute. Lucia Arzallusen zuzendaritzapean, Easo Sinfoniettak omenaldia egingo dio gaur Maurice Raveli, bere jaiotzaren 150. urteurrenean. Antonin Dvorak txekiar musikagilearen obrak ere interpretatuko dituzte.
