Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erronkei nola heldu erabakitzeko unea iritsi da

Errenteria 2040 prozesuak proposamen fasea abiatu du, eta udalak etorkizunaren diseinuan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Diagnostiko saio bat.Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/17

Errenteria 2040 prozesuak proposamen fasea abiatu du, eta udalak, parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak etorkizunaren diseinuan parte har dezaten. Datorren astean hasiko dela plan estrategi horren bigarren fase publikoa jakinarazi du udalak, eta lehenago atzemandako erronkei nola erantzun erabakitzeko unea izango dela .

Diagnostiko fasea egin zuten aurretik, eta herriaren indarguneak eta ahuleziak aztertu zituzten orduan herritarrekin, eragileekin eta udaleko esparru tekniko zein politikotan. Lan horren emaitzak jaso dituzten dokumentuak argitaratu ditu udalak. Udaberri eta udara artean egin zuen diagnostiko fasea udalak, eta bertan, aurreko plan estrategikoaren balantzea eta batez ere, egungo erradiografia egin zituzten: “Diagnostiko fasean egindako ekarpen aberatsak erabaki politiko eta publikorako oinarri bihurtu dira eta datozen jarduerei norabidea emango diete, bereziki datorren astean egingo diren proposamenetarako saioetan”.

Errealitatea aztertuta etorkizuneko erronkak identifikatu zituzten, orain etorkizunerako alternatibak eta udalerrian garatu beharreko proiektuak diseinatzeko unea izango da. Hori horrela herritarrak deitu ditu udalak, “horien ekarpena funtsezkoa baita”. Faseko lehen bi hitzorduak datorren astean izango dira: hilaren 21ean, 18:30ean Reina aretoan; eta hilaren 23an, 18:30ean Aldakoenea eraikinean.. Beharrezkoa ez bada ere, udaletik eskatu dute parte hartzea baieztatzeko (klik hemen)

Aurreko fasean egindako diagnostikoaren emaitzen berri ere eman du udalak eta hala, udalerriaren ondoko ezaugarriak ondorioztatu dituzte:  kokapen geografiko bikaina, mugikortasun jasangarria, herri giro aktibo eta plurala, mugikortasun lotura egokiak, eta kultur eskaintza zabala.

Diagnostiko partekatuak identifikatu ditu halaber, hutsuneak. Horien artean, zahartze demografikoa, gazteentzako emantzipazio eta lan aukeren gabeziak, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak, eta lan prekarietate maila handia. Horiek nagusiak. Apalagoak hurrengoak, baina aintzat hartzekoak ere: aparkaleku falta, mugikortasunaren baldintzak,  eta errenta txikiak. Euskararen erabileraren beherakadak eta osasun mentalaren gaineko kezkak ere gora egin dute, batez ere, gazteen artean.

Diagnostikoa eta plan osoa kontsultatzeko klikatu hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.