Haatik konpainiaren 'OTS'-en eskualdeko lehen geltokia, Lezon
“Ots”Haatik Dantza Konpainia, Andoain-en (Gipuzkoa-Euskal Herria) 2025/3/21 , Bastero Kulturgunea. Garai baten kronika dantza eta musika garaikidearen bitartez. Garaia, Herri Gogoa diskoetxearen (1967-1981) jardunarekin eta diskoetxea izan zen testuinguru kultural eta sozialarekin lotu du Haatik konpainiak. Dantza eta musika garaikidea haien esku geldituko da. OTS obraren oinarria da hori. Lezon igandean (hilaren 19an) eskainiko dute, 19:00etan eta Gezala Auditoriumean (8 euro). Lezokoa eskualdeko lehen geltoki izango du OTS-ek; bigarrena azaroaren 30erako ezarri dute, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egingo baitu ikuskizuna Haatik-ek. Jone San Martin dantzari eta sortzaile entzutetsuaren ezinbesteko ekarpena izan du konpainiak obra osatzeko.
Martxoan estreinatu zuen Donostian Haatik-ek sorkuntza. Ordutik egindako bidearekin pozik dira dantza konpainiakoak, “Euskal Herriko eta atzerriko hainbat plazatan arrakasta handia lortu du”. Horren adibide, joan den asteburuan Kataluniako Manresan izan zuten harrera, Fira Mediterrania jaiadian: “Publikoaren eta sektoreko profesionalen harrera bikaina jaso zuen”.
