Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Burujabetzearen aldera, herritarrak martxan

Oiartzun Burujabe proiektua aurrera doa, eta mahai sektorialak martxan daude. Orain, herritarren sarea egituratuko dute, proiektuan herritarrek ardura gehiago izan dezaten.

2024ko urriaren 19an egin zuten iazko Alternatiben Oihartzuna Eguna. Ordukoa da talde argazki hau.
Urko Iridoy Alzelai
Oiartzun
2025/10/17

Burujabetzeko prozesuak martxa hartu du Oiartzunen. Iaz aurkeztu zuten Oiartzun Burujabe, herria burujabetzeko xedearekin sortutako proiektua. Harrezkeroztik, hainbat arlo jorratu dituzte, beti ere, hasieran zehaztutako hiru erpinak oinarri hartuz: herritarrak, eragileak eta udala. Bost mahai sortu zituzten iaz, eta pixkanaka aurrera doaz. Orain, proiektuak zuen behar handietako bat beteko dute: herritarren sarea. «Herritarrak gure artean saretzeko, eta Oiartzun Burujabe proiektua hedatzeko beharrezkoa genuen herritarren talde bat sortzea», azaldu du Ioana Iñigez Oiartzun Burujabeko kideak.

Oiartzun Burujabe «herritik herriarentzat» sortutako proiektua da, eta beraz, herritarrek bertan duten garrantzia ukaezina da. Hasierako hiru erpinak mantenduz, herritarrak sortu diren mahaietan izan dira, baita urtean behin egiten den batzar orokorrean ere. «Ahalik eta herritar gehienen ordezkapena behar dugu, eta horretarako sortu behar dugu herritar sarea». Bizilagunen nahiak eta beharrak ezagutzea funtsezkoa da, ondoren, mahaietan jorratzeko. «Guk gure kabuz mahaietan gure ahotsa izateko, eta gure laguntza eskaintzeko ezinbestekoa da herritarrak bilduko dituen sarea sortzea. Ederra izango litzateke 20 edo 30 pertsona inguruko taldetxo bat sortzea». Herritarrek parte hartzen badute, herrian errazagoa izango da Oiartzun Burujaberen jarduera hedatzea, eta hori da proiektuaren alde garrantzitsuenetarikoa, herri osoa inplikatzea, herri proiektua baita.

Oiartzun Burujaberen organigrama osatzen duten talde kudeatzaile ezberdinetan herritarren presentzia nabarmenduko du herritar taldeak, horrela proiektuak proposatuz edota koordinazio lanetan parte hartuz. «Orain arte mahai sektorialetan herritar gutxi batzuk izan dira, baina ez zeuden herritar guztiak ordezkatuta. Herritar taldea mahaientzako informazio iturri bat izango da, eta denetan parte hartzeko eta haiek zabaltzeko xedearekin jardungo dute», azaldu du Iñigezek.

Udalak balorazio positiboa egin du Oiartzun Burujaberen jardunaren aurrean. «Herria egiteko beste modu bat da, eta gure kasuan, udalaren egitekoa ere. Erabat aldatu behar izan dugu gure lana, baina orain arte egindako lana erabat positiboa da», esan du Ibon Mitxelena Ekonomia eta Subirautza zinegotziak. Herritarren ordezkaria da udala, eta horrenbestez, herritarren nahi eta beharrak jakitea ezinbestekoa da. «Herritarren parte hartzerik gabe, proiektua hanka motz gelditzen da, eta horregatik herritarren sarea sortzeak parte hartze hori bermatzen digu. Eragileak eta herritarrak dira arlo bakoitzean gehien dakitenak, eta haien jakintasunaz baliatu behar gara. Horregatik, herriak bere hitza edukitzea ezinbestekoa da. Gainera, udalak eta herritarrek ez ditugu beti gauzak berdin ikusten, eta hor sortzen diren elkarrizketa eta hausnarketak balio handikoak dira».

Alternatiben Oihartzunaren egunaren barnean egingo dute herritarren sarearen egituraketa. «Goizean alde teorikoa egin izan ohi dugu Alternatiben Oihartzunaren egunean, eta arratsaldean, alde ludikoa». Arratsaldeko programazioa alboko koadroan ikusi daiteke.

Mahaiak lanean
Elikadura Mahaiak «aurrerapen handiak» egin ditu Iñigezen ustez, mahai sektorialetatik «errazena» da-eta bere ustez. «Oiartzunen lehen sektoreak badu indarra, eta hori mahaiaren lanean argi ikusi da. Hainbat proiektu garatu ditugu». Proiektu horien barnean, besteak beste, udan gazteentzat egindako praktiken eskaintza, ikastolako jangelako menuen kudeaketa, eta herriko txekorrak herrian bertan saldu eta kontsumitzeko proiektua nabarmendu ditu Oiartzun Burujabeko kideak. «Aipatzeko modukoa da ere lehen sektoreko langileen ordezkapen zerbitzua. Langile bat badugu, herriko eta inguruko lehen sektorean ordezkapen bat egin behar denean bertan jarduten duena. Udako praktikak ere arrakastatsuak izan ziren».

Zaintza Mahaian hainbat proposamen landu dituzte. «Zaintzari buruzko diagnostikoa egiten dabil zaintza mahaia. Herri zaintzailea izan nahi dugu, eta horretarako, adibidez, herritar zaintzailearen edo autolaguntzailearen figura sortu nahi dugu, bakardade ez aukeratuan dauden pertsonek harremanak sortzeko, besteak beste», azaldu du Iñigezek. Auzo bakoitzean zaintzailearen figura ezartzeko lanean dabil mahaia, auzoz auzo herri guztia haien zerbitzuekin asetzeko. Energia mahaiak ere aurrera jarraitzen du. «Argitturriren egiturak sendotzeko lanean jarraitzen dugu, herritar gehiagok eskaintza hori izan dezaten. Ikastolan eguzki plakak ezarri ditugu, adibidez». Oiartzunen kontsumituko den energia herrian bertan sortzea dute helburu, beste inoren menpe geratu gabe. Udal instalazioak hidroelektrizitatearekin elikatzeko aukera aztertzen ari dira baita ere.

Oiartzungo euskara sustatzeko lanetan aritu da Euskara Mahaia. «Ttur Ttur euskaltzaleon bilgunea aktibatzeko lana egin dugu orain arte, besteak beste», esan du Iñigezek. Gainera, Oiartzunera atzerritik iritsi diren herritar berriei euskara hurbiltzeko proiektua martxan jarri dute. Azkenik, kultura arloan, diru laguntzetan barneratu dira gehienbat. «Udalak banatzen dituen kulturako diru laguntzetan aholkulari papera hartu dugu. Laguntza horien banaketa kultur eragile guztien artean egin beharreko lana dela erakutsi nahi izan dugu». Kultur agenda partekatua martxan jartzeko asmoa dute, eragileen artean elkar ezagutza bultzatzeko eta elkarrekin kultur programa osatzeko. «Kultura Mahaiaren beste proiektuetako bat izan da musika eskolaren kudeaketa aldaketa. Orain, udal musika eskola sortu da, udalak hartu du eta bertako kudeaketaren ardura». Horrez gain, beste prozesu bat jarri dute abian, herriko kultur dinamikak eta beharrak identifikatu eta haien inguruan hausnartzeko.

Zein da bukaera?
Mitxelenaren ustez, filosofia argia dauka Oiartzun Burujabek: «Pausu txikiak eman behar ditugu, urrutira iristeko asmoarekin». Halere, Oiartzun Burujabek izan ditzakeen mugak ez ditu hain argi. Zinegotziaren ustez, proiektuak badu bukaera bat, baina ez daki noiz eta nola emango den. «Mahai bakoitzean galdera berdina egin dezakegu. Energia Mahaian adibidez, noraino iritsi gaitezke? Eta zaintzan? Hasi besterik ez gara egin, beraz, ibilbide oso luzea dugu aurretik». ■

Alternatiben Oihartzuna Eguna. Biharko (hilak 19, larunbata) Egitaraua.

• 10:45. Udaletxeko pleno aretoan, Herritar Sarearen egituraketa batzarra.

• 13:00. Done Eztebe plazako txosnatik hasita, musikaz alaitutako poteoa.

• 14:00. Done Eztebe plazan, herri bazkaria bertako produktuekin. Sarrerak hilaren 14ra arte izan dira salgai, 10 euroan, Miren Tabernan eta Laboren.

• Bazkalostean. Bingo musikatua

• 18:00. Herriko taldeen kontzertuak: Loraze eta Zurrounk.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.