Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pio Baroja eraikina bereganatzeko prozesua abiatu du udalak

Ikastetxe izateari aspaldi utzi bazion ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren beharrei lotuta jarraitzen du formalki; 2007-2008 ikasturtean desafekzio eskaera egin zion udalak Hezkuntza sailari, baina ezezkoa jaso zuen.

Pio Baroja eraikinaHerri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/17

Ikastetxe izateari aspaldi utzi bazion ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren beharrei lotuta jarraitzen du formalki Pio Baroja eraikina, eta hura bere egiteko prozesua abiatu du Errenteriako Udalak. Ez da honakoa saiakera egiten duen lehen aldia,  2007-2008 ikasturtean desafekzio eskaera egin zion udalak Hezkuntza sailari, baina ezezkoa jaso zuen. Egungo egoeran, Hezkuntza sailak eraikina erabiltzeko beharra balu, berak izango luke lehentasuna eta erabakimena.

Eraikina bere egin ahal izateko prozesuaren lehen urratsa egin du udalak orain, eraikinaren desafekzioa eskatzea. Lehen eskaera egin eta ezezkoa erantzun zuenetik hezkuntza arlokoak ez diren beste erabilera batzuk baimendu ditu udalak, 2009an Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan. beretan ari dira Aljarafe Andaluziako Kultur Zentroa, albatros Aeromodelismo elkartea, Latigo Boxeo kluba, edota Kamelamos Adiquerar elkartea.

Eskaera onartzekotan, udalak erabaki ahalko du zein jardueretara bideratu eraikina, eta behar diren birgaitze lanak egin ahal izango ditu. Antzeko prozesua egin zuen udalak Aldakoenea eraikinarekin. Pio Baroja eraikina eskuratzeko ahalegina Galtzaraborda Biziberritzeko Planarekin lotu du udalak, izan ere, eraikina elementu esanguratsua dela prozesu horretan adierazi du. Planak jasotzen dituen lan ildoen artean daude espazio publikoa eraberritzea eta zerbitzu irisgarriak bermatzea. Horregatik jasotzen dira, besteak beste, Urdaburu parkea eraberritu eta naturalizatzeko proiektua edota haur eskola berria eraikitzeko asmoa.  Urdaburu Parkearen eraberritzea integrala izan dadin, ordea, Udalak nahi du esku hartzearen parte izan daitezen Pio Baroja eraikina eta honen ingurua ere.

Auzoaren biziberritzerako azpiegitura estrategikoak direla iritzita, udalak auzotar eta parkearen zein Pio Baroja eraikinaren erabiltzaileekin batera landu nahi ditu, bai Urdaburu Parkean, zein Pio Baroja eraikinean egin beharreko esku hartzeak.  Galtzaraborda Plana garatzeko eta planean jasotako inbertsio estrategikoak gauzatzeko laguntza garrantzitsua jaso berri du udalak, izan ere, 2,4 milioi euro jaso ditu FEDER funtsetatik. Funts horiek bultzada garrantzitsua dira planak aurrera egin dezan.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.