Umeentzako bertso antzerkia bihar Landetxen
'Txepeldunak' ikuskizuna egingo dute bihar, Uxue Alkortaren eta Maren Basterretxearen eskutik.
Uxue Alkorta, GUKA-ko artxibo irudi batean. Txepeldunak bertso antzerkia egingo dute bihar Landetxen. Umeentzat zuzendutakoa izango da, eta Uxue Alkorta eta Maren Basterretxea arituko dira bertsotan. 17:00etan hasiko da, eta sarrerak udaleko web atarian daude salgai.
Martzelina Bertsozale Eskolak antolatutako emanaldia da.
