
Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta elkarretaratzea egin dute. 20 minutuko elkarretaratze isila egin ondoren, Emakumeen Mundu Martxak egindako adierazpena irakurri dute.

Berrogeita hamar bat lagun elkartu dira gaur goizean Oiartzungo kontzejupean. Egitasmoaren aurkezpena egin, orain arte egindakoak azaldu eta dinamika bat burutu dute, herritik zer nolako ekarpena egin dezaketen zehazteko.

Ostiralean zabaldu zuten Gipuzkoako Artista Liburuaren X. Topaketaren baitan antolatu duten artista liburuen erakusketa. Bihar arte izango da ikusgai Merkatuzarren.

Herenegun gauean 47 urteko gizon batek 53 urteko emakumea hil zuela salatzeko egin dute elkarretaratzea Errenteria-Oreretako feministek. Erakundeei zein indarkeria matxistaren konplize diren orori dagokien ardura hartzeko exijitu diete.