Denboraldi berria prestatzen ari da Zintzilik Irratia

Ekarpena egin nahi duen orok irrati librearen ateak zabal-zabalik ditu.

Denboraldi berria prestatzen ari da Zintzilik irratia. Hasiko dena, 41. denboraldia izango da, eta ohi bezala, ekarpena egin nahi duen orok irrati librearen ateak zabalik dituztela jakinarazi dute.

Hala, podcasta edo irratsaioa egin nahi dutenei, irratia ezagutu eta nola funtzionatzen duen jakin nahi dutenei edota bere funtzionamenduaren edo filosofiaren parte izan  nahi dutenei gerturatzeko gonbita egin diete. Interesa dutenek, irrati librearen posta elektronikora mezua bidali behar dute (klik hemen) edota sare sozialetara mezua bidali; ondore Zintzilik Irratiko kideak jarriko dira haiekin harremanetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.