Joxemari Mitxelenak jasoko du aurtengo Kirol Saria
Bere ibilbide luzean "pilotari emandako guztia" nabarmendu nahi dute sariarekin. Mitxelenak hilaren 31n jasoko du oroigarria, Landetxen.
Mitxelena, Madalensoron. Imanol Saiz Gomez de Segura Hamargarrenez banatuko dute Oiartzunen Kirol Saria, eta Joxemari Mitxelena Axeia-k jasoko du aurtengoa. UKAB herriko kirol elkarteetako ordezkariak eta udala biltzen dituen Kirol Aholku Batzordeak azaldu duenez, “pilotari moduan lehenbizi eta entrenatzaile eta epaile bezala ondoren, bere ibilbide luzean kirol honi emandako guztia” nabarmendu nahi izan dute. Aurten 37 proposamen jaso dituzte, eta Mitxelena izan da hautatua.
Hilaren 31n (ostirala da) jasoko du oroigarria Landetxen egingo dioten omenaldian; 18:00etan izango da.
Mitxelena Oiartzunen sortutako zenbait pilota taldetan ibili da: Lartaunen, Oiarpen eta Txosten, kasu, baina entrenatzaile eta hautatzaile lanetan aritu ondotik Pilotako Euskal Selekzioarekin zenbat lorpen bereganatu ditu oiartzuarrak. Era beran, urte luzez Euskal Herriko eta Gipuzkoako txapelketak antolatzen aritu da, bai eta Txostekin joko zuzenak berreskuratzeko lanetan ere.
Gaur egun, alabaina, Euskadiko Euskal Pilota federazioko presidentea da.
