Oiartzungo futbol taldeen emaitzak
Asteburuan zenbait partida jokatu dituzte Oiartzun KEko kirolariek. Kontsultatu partida guztien emaitzak, hemen.
Denboraldian aurrera doaz Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak. Asteburuan, hainbat partida jokatu dituzte. Hona hemen partiden kronikak eta emaitzak, OKEren eskutik:
Emakumezkoen Ohorezko Erregional maila: Debagoiena 2 – 2 Oiartzun KE
Oiartzungo emakumezkoen lehen taldeak hiru porrot jasan ditu denboraldi honetan; pasa den asteburuan ez du garaipenik eskuratu, baina galdu ere ez du egin. Bina gol sartu zituzten taldeek norgehiagokan.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional maila: Mondragon 0 – 0 Oiartzun KE
Gizonekoek, aldiz, lehengo astean jasan zuten lehen porrota, eta oraingoan, emakumeen taldeak bezalaxe, berdinketa egin zuten.

Emakumezkoen Hirugarren Federazioa: Elorrio 2 – 2 Oiartzun
0-2 hasi zuten partida oiartzuarrek nahiz eta baloia asko ez zuten izan. Markagailuan aurretik zegoen Oiartzungo taldea, baina aurkako korner batean gola sartu zuten aurkariek. Bigarren gola ere sartu zuten Elorriokoek, eta ez Oiartzungoek ez zuten lortu egoera kontrolatzea.

Areto Futboleko Gizonezkoen Hirugarren maila: Oiartzun KE 2 – 4 Mondrate
Partidua ondo hasi zen etxekoentzat, partidako lehen gola sartu baitzuten. Atsedenenera emaitza horrekin iritsi ziren, eta partida amaitzeko hamar minutu falta zirela lehen gola sartu zuten aurkariek. Alabaina, oiartzuarrek bigarrena sartu zuten, baina Mondratek berdinketa lortu zuen laster batean. Arrasateko taldeak, gero, bi kontraeraso aprobetxatu eta beste bi gol sartu zituen.
Areto Futboleko Gizonezkoen Ohorezko Erregional maila: Tolosala 3 – 7 Miren OKE
Partida ez zen ondo hasi oiartzuarrentzat, Tolosala aurretik hasi baitzen, baina segituan bisitariek bi gol sartu eta aurretik jarri ziren. Alabaina, atsedenaldira berdinketarekin joan ziren. Bigarren zatian Oiartzungoek beste bi gol sartu zituzten, baina etxekoek erreakzionatu eta hirugarrena sartu zuten. Partidako azken bost minutuetan hiru gol sartu zituzten Mirenekoek, eta 3-7 amaitu zuten partida.

Beste taldeen emaitzak:
- 1. Erregionala: OKE 2 – 0 Pasaia.
- Lurralde: OKE 2 – 2 Atotxa. Gorengo jubenila: Ekintza 1 – 5 OKE.
- Jubenila C: Igeltegi 4 -2 OKE.
- Jubenila D: OKE 0 – 6 Kostkas.
- Ohorezko kadete mutilak: OKE 1-0 San Marcial.
- Ohorezko kadete neskak: OKE 2-1 Antiguoko.
- Kadeteak B: Arrupe 0- 4 OKE.
- Kadeteak C: OKE 4 – 0 Landetxa.
- Kadete B neskak: Antiguoko 1 – 1 OKE.
- Infantil haundi: Lengokoak 2-5 OKE.
- Infantila F11 neskak: Intxaurdi 3-1 OKE.
- Infantila F8 neskak: Mariño 3-0 OKE.
- Baska jubenilak: OKE 3-2 Olarizu.
- Infantila txiki: OKE 1 -2 Intxaurrondo.
- Infantila partaidetza: Gure txokoa 2 – 1 OKE.
- Alebina A mutilak: Lengokoak 5-4OKE.
- Alebina neskak: OKE 4-8 Sanse.
- Alebina B: Hernani 8 – 6 OKE.
- Alebina 1 urtea mutilak: OKE 4-3 Orereta.
- Alebina 1 urtea neskak: OKE 1 – 10 Luberri.
