
San Pedroko lonjak diseinuzko autoen eta auto esklusiboen erakusketa jasoko du asteburuan. Orotara, 50 ibilgailu inguru ikusi ahal izango dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak batzarra egin du gaur herrian. Herrian mugarri diren proiektuen berri izan dute herrialdeko hautetsiek.

Erabaki horren helburua da txartelen izapidetzearen atzerapenei erantzutea eta herritarrak aparkaleku sistema berrira egokitzea erraztea.

Ostegunean, hilaren 23an, 19:00etan inauguratuko dute Bite tabernak hilabetez hartuko duen argazki erakusketa.

Sexu eta genero informazio zerbitzua da, eta Pasaiako gaztelekuetan ematen dute zerbitzua egun eta ordu zehatzetan. Gaurko saioa Antxon izango da.

Pasaiako Udalak eta SOS Arrazakeriak hitzaldi ziklo bat antolatu dute, 'Atzerritartasun erreglamendua' izenpean. Lehen saioa bihar izango da, Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan.

Udal gobernuaren "jarrera arduragabeek" ehunka pasaitarrengan ziurgabetasun egoera bat sortu dutela adierazi du alderdi sozialistak.

Oarsoaldeko euskaltegiek bost saio egingo dituzte; hurrengo hitzordua bihar (hilak 22) izango da, Pasaiako Udal Euskaltegian, 09:30ean.

Irakurritako liburuetan ahaztuta utzitako objektuen erakusketa antolatu du udal bibliotekak.