Atzerritartasun araudiaren erreformaren inguruan arituko dira Pasaian
Pasaiako Udalak eta SOS Arrazakeriak hitzaldi ziklo bat antolatu dute, 'Atzerritartasun erreglamendua' izenpean. Lehen saioa bihar izango da, Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan.
Atzerritartasun araudiaren erreforma dela eta, Pasaiako Udalak eta SOS Arrazakeria elkarteek hitzaldi ziklo bat antolatu dute Pasaian, Atzerritartasun erreglamendua izenpean. Lehen saioa bihar (hilak 22, asteazkena) izango da, Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan. Hurrengo hitzaldia Donibaneko Kulturgunean izango da, azaroaren 27an, hori ere 19:00etan. Azkenik, San Pedroko eta Trintxerpeko bizilagunei zuzenduta, abenduaren 16an Trintxerpeko Alkateordetzan izango da saioa, 19:00etan. Horrez gain, 2026an ekintza gehiago antolatuko dituztela aurreratu dute sustatzaileek. Sarrerak doakoak dira, aretoetako edukierak bete arte.
Egitaraua
- Hilak 22: Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan.
- Azaroak 27: Donibaneko Kulturgunean, 19:00etan.
- Abenduak 16: Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etan.
