Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herriko gai eta gune estrategikoen berri izan du aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak batzarra egin du gaur herrian. Herrian mugarri diren proiektuen berri izan dute herrialdeko hautetsiek.

Eider Mendoza diputatu nagusia eta Aizpea Otaegi alkatea, gaur, Lekuona atarian.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2025/10/21

Gipuzkoako Foru Aldundiak diputatuen kontseilua egin du gaur Errenteria-Oreretan. Aldundiaren gidaritza daramaten diputatuek batzarra egin dute goizean Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian, eta ondoren, Lekuona Fabrika ezagutu dute Dejabu konpainiak sortutako audio bidezko euskarriaren laguntzarekin, cicerone lanean edo gidaritzan Aizpea Otaegi alkatea zutela. Badalabeko bilkura aurretik batzartuta izan dira Eider Mendoza diputatu nagusia eta alkatea, elkar partekatu dituzte herriari dagozkion hainbat gai estrategiko lan-bileran. Madalen kaleko Joxepa Antoni Aranberri anitzeneko bilera bukatuta Lekuona Fabrika eta barnebiltzen duen kultur-proiektua ezagutu dute Gipuzkoako hautetsiek.

Alkateak esker hitzak izan ditu diputatu nagusi eta gobernu kontseiluarentzat. Haien bilkura ibiltarietarako Errenteria-Orereta hautatu izana goretsi du, eta zehaztu du bilkura horren aurretik ahaldun nagusiarekin “Errenteriarentzat estrategikoak diren proiektuei buruz” hitz egiteko tartea izan duela, “eta Errenterian izan eta gure etorkizunean estrategikoak diren bi proiektu ezagutarazteko aukera ere izan dugu”. Badalab eta Lekuona Fabrika izan dira bi egitasmo horiek. “Eskerrik asko hurbiltasunagatik, eta Errenteriaren berri emateko aukeragatik”, esan du Oategik.

Gustura izan da herrian Eider Mendoza. Hala adierazi du bere hitz tartean. “Gipuzkoako Foru Aldunditik esker hitzak eskaini nahi dizkiogu Errenteriako Udalari. Argi dugu gerturatzeak egin behar ditugula herrietara, elkar ezagutzeak asko errazten dituelako gauzak, eta besteak beste harremanak. Elkarren berri izateak proiektuak komunean martxan jartzeko aukera ematen du”.

Mendozak aipatu du herrietako erronkak lurraldearenak ere badirela, eta gobernu kontseilua egin aurretik alkatearekin izandako hartu-emanean azaldutako eta konpartituak izan daitezkeen gaiei heltzeko prestutasuna adierazi du, zaintza eta kultura alorrekoak horiek. “Egiten ditugun bisita hauei balioa eman nahi diet, Gipuzkoan hain ezagun ez diren halako espazioen berri emateko aukera delako. Gonbidapenak dira herritarrei etorri hona esateko, herrietan ere sekulako egitasmoak daudelako. Lekuona Fabrikara egindako bisita gidatua zoragarria izan da, hortaz, eskerrik asko”. Lekuonako agerraldiaren ondoren herriko eragileekin izan da ahaldun nagusia, haien kezkak eta ekarpenak jasotzeko.

Lekuona ezagutu ondoren, kultur azpiegituraren kanpoaldean adierazpenak egin dituzte bi agintariek. Herrian egindakoak aipatzeaz aparte, bertan izan diren hedabideen aurrean bestelako zehaztasunak eman ditu Mendozak, gai nagusi AHTaren zundaketak izan direlarik.

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak, Aizpea Otaegi alkatearekin, Joxepa Antoni Aranberri gunearen atarian. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.