Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Moda desfilea tokiko merkataritza sustatzeko

Moda desfilea antolatu du Errenkoaldek eta horren barruan, Errenteria-Oreretako hamahiru establezimenduk neguko tendentzien erakustaldia egingo dute.

Errenkoaldek moda desfilea antolatu du.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/22

Moda desfilea antolatu du Errenkoaldek eta horren barruan, Errenteria-Oreretako hamahiru establezimenduk neguko tendentzien erakustaldia egingo dute. Larunbatean izango da desfile hori, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, 18:30ean hasita, doan. Gaur aurkeztu dute merkatari elkartearen jarduera berria bertan izango diren merkatariek, Leire Mazizior Garapen Ekonomikoko zinegotziak, Maika Martin Errenkoaldeko presidenteak eta desfilea aurrera ateratzeko ezinbesteko aliatu izan duten Oliber Nestar Eureka Dance Studioko arduradun, dantzari eta koreografoak.

Tokiko merkatarien lana balioan jartzea. Hori du helburu behinena larunbateko moda desfileak, baita modaz eta aisialdiaz beteriko arratsalde atsegina eskaintzea herritarrei. Sarrera doakoa izango da, eta 400 lagunentzako lekua izango da.

Eskerrak eman dizkio Errenkoalderi Maziziorrek moda desfilearen gisako “proposamen sortzaileekin” udalerriko merkataritza dinamizatzeko erakutsi duen konpromiso eta gaitasunarengatik, “ekitaldi hau Errenteriako saltokien talentuaren eta aniztasunaren erakusgarri izateaz gain, elkarlanarena eta ilusio partekatuaren adibidea ere bada. Moda kasu honetan daukagun onena erakusteko aitzakia ezin hobea izango da: gertuko tratua, komertzio txikiaren kalitatea, eta gure herriaren aldeko apustua egiten jarraitzen duen enpresa sare baten inplikazioa”.

Errenteriako Udalak eta Garapen Ekonomikorako sailak herriko kaleak biziberritzen, bisitariak erakartzen eta tokiko ekonomikoa indartzen lagunduko duen iniziatiba guztiak babesten jarraitu nahi duela esan du gainera Maziziorrek, eta desfilearen gisako jarduerekin, udalerria herri bizia, erakargarria eta nortasun propioa duena izaten jarrai dezan laguntzen dutela.

Parte hartuko duten merkatariak, desfilatuko duten pertsonak, talde antolatzailea eta euren presentziarekin halako proiektuak hazten jarraitzea ahalbidetzen duten herritar guztiak zoriondu ditu, eta nabarmen jarri Errenteria-Orereta, merkataritza, sormena eta komunitatea dela.

Martinek hartu du hitza ondoren eta nabarmen jarri du dena prest dutela desfilerako. Monica Garcia kazetariak aurkeztuko du desfilea eta Nestarrek lotu dituela desfilerako modeloak jakinarazi du. Ekintza berriaren helburua tokiko merkataritzari “ikusgarritasuna” ematea dela adierazi du Errenkoaldeko presidenteak, “modarekin zerikusia duten komertzioak, eta arroparekin loturarik ez dutenek ere hartuko dute parte larunbateko desfilean”. Larunbatekoa “jaia” izatea nahi dutela ere esan du, “herritarrak tokiko merkataritzarekin inplikatuko dituen festa, jendea herrian geldiaraziko duen ekintza izan dadin. Merkatarien eskaintza aurkeztu nahi dugu, baina baita bizitza eman herriari ere”.

Ez da Errenkoaldek tokiko komertzioarekin moda desfilea antolatu duen lehen aldia, 2022an ere egin zuen.  Aurten lehen aldiz izan dute Nestarren laguntza antolakuntza horretan. Eureka Dance Studiokoak lotu ditu pasarelan atzera eta aurrera ibiliko diren modeloak, “zorionez Eurekan jende mordoa dugu, ikaragarri naturalak, eta askotarikoak. Gure ikasleek parte hartuko dute eta oso ohituta daude agertokian aritzen, eta iniziatiba honetan modeloak izango dira egun batez”.

Erronka

Erronka izan dela aitortu du Nestarrek, “finean lan handia eskatzen du, komertzio bakoitzak bere sei edo zortzi modeloak izango baititu, eta ez dira horiek errepikatuko. Azkenean 80tik gora modelo ariko dira, eta jantzi probak, musika aukeraketa, kolore gama, aurretiko entsegua… tamaina handia hartzen ari da. Erronka pertsonala da, baina oso polita”. Herritarrak bertaratzera deitu ditu, “bertako merkataritza babesteko modua delako, ni estudioa naiz, dantza eskola, baina banaiz tokiko komertzioa, ez naizelako frankizia bat. Hamar urte daramat herrian borrokan bizirik mantentzeko, irekia, beti ideia berriekin, eta honakoa aukera paregabea da arratsalde pasa polita egiteko, tendentziak ikusten ditugun bitartean”. Denetarik izango dela pasarela berezi horretan ere esan du, izan ere burdindegi batek ere hartuko du parte eta bere salgaiak eramango ditu desfilera, “txertatzeko moldatu egin dugu eta sorkuntza lana egin. Oso entretenigarria eta ikusgarria izango dela uste dut”.

Saltokiari ikusgarritasun handiagoa emateko bide bat izango dela desfilea adierazi du Koro Carrillo. Beraunen du berak zapata denda, eta skotan muga dela Erdigunetik bertara igotzea onartu du, “saltoki txikiak erdi-erdian jarriko ditugu desfilearekin, asko baitugu emateko”. Denboraldi berria eramango dutela desfilera azaldu du, “berriena eta ikusgarriena eramango dugu larunbatean, dendan ez dugu salgai jarri oraindik, beraz, berri-berria da ikusiko dena bertan”. Modeloei aitortza egin die Carrillok, “jarrera ezin hobea erakusten ari dira etengabe eta eskertzekoa da”.

El Candao Burdindegiak ere hartuko du parte; hori ere Beraunen dago. Ana Ruiz da jabea eta urduri dagoela aitortu du, “inoiz ez baitut halakorik egin, baina ilusioa ere osoa handia dut, gauza ugari prestatu ditugu”. Burdindegi bateko salgaiak moda pasarela batera eramatea zaila dirudien arren, sormena erabilita emaitza “polita” lortu dutela aurreratu du Ruizek, “denetarik dut dendan eta modari begira adibidez, laneko arroparekin konposizio bereziak prestatu ditugu, eta horrekin batera burdindegi batean aurkitu daitezkeen gauza ugarirekin ere ondu dugu sorpresaren bat”.

Larunbat arratsalderako plan egokia, familian, lagunartean, zein bakarka egiteko modukoa, tokiko ekonomia indartuz.

 

Saltokiak

  • Blond Kolor
  • Kalima
  • Paris Lentzeria
  • Donde Koro
  • Mabel Berri
  • El Candao Burdindegia
  • Rasgos
  • Casamayor Jantzigintza
  • Ayele
  • Love & Paradise
  • Ami oihalak
  • Ikusi Makusi
  • TM Diseinua

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.