2025/10/22

Moda desfilea tokiko merkataritza sustatzeko

Moda desfilea antolatu du Errenkoaldek eta horren barruan, Errenteria-Oreretako hamahiru establezimenduk neguko tendentzien erakustaldia egingo dute.

Patri Urkizuri aitortza UNEDen aldizkarian eta 'Egan'-en

Sortzaile lezoarraren gaineko edukiak argitara eman dituzte bi aldizkari horietan, utzi duen arrastoaren seinale.

Etxez etxeko langileek manifestazioak egingo dituzte

Pasaiako zerbitzuko langileek 50 egun baino gehiago daramate greba mugagabean, eta beren egoera aldarrikatzeko, manifestatu egingo dira: bihar Antxon izango dira, eta etzi Donibanen.

Azido erasoak jasan dituzten emakume indiarrak, Pasaian

Indiako Sheroes Hangout egitasmoko kideak Pasaian dira egunotan, Bekoz Bekorekin duten elkarlanaren harira. Udalak erakunde harrera egin die.

'Marmarra' antzezlana egingo dute Landetxen, igandean

Atx Teatroaren lana da, eta Oiartzungo Antzerkizaleek antolatu dute hitzordua. 19:00etan izango da hitzordua, Landetxen.

Asteklima, azken txanpan

Gaur 'Nik maite dut lurra' ipuinaren kontaketa egingo dute San Pedroko liburutegian, 17:30ean. Bihar Donibaneko Erroteta errekaren egoera ezagutuko dute, 17:30ean.

Gizarte justuago bat eraikitzeko gogoeta kolektiboa antolatu du Mindarak

'Ideietatik ekintzetara' hausnarketarako topaketa antolatu du Mindara elkarteak hilaren 29an, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak.

'Aztitza' irakurriko dute aurtengo irakurketa jarraituko saioan

Azaroaren 16an izango da hitzordua, 10:30ean, Kontzejupean. Oier Guillanen 'Aztitza' lana aukeratu dute aurtengorako.

Gehiago