'Marmarra' antzezlana egingo dute Landetxen, igandean

Atx Teatroaren lana da, eta Oiartzungo Antzerkizaleek antolatu dute hitzordua. 19:00etan izango da hitzordua, Landetxen.

Marmarra antzezlaneko irudi bat. Ainhoa Resano

Oiartzungo Antzerkizaleen elkarteak jakinarazi duenez, igandean (hilak 26) Atx teatroaren Marmarra antzerkia egingo dute Landetxen, 19:00etan.

Honakoa da antzerkiaren sinopsia: Beldurrak gobernatzen gaitu, beste edozein animalia bezala, biziraupenerako diseinatuta dagoen estimulu primitibo honen menpean gaude. Hamleten pasarte famatu hartan zioten bezalaxe. Beldurragatik egiten dugu ihes, beldurragatik eraso egiten dugu, beldurragatik gorrotatu, maitatu, aurrera egin…atzera ere bai. Eboluzio milaka urte ostean, oraindik ere, ez dugu ikasi beldurra nola kudeatu.

Saioaz gozatzeko sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira Landetxen bertan edota esteka honetan, zortzi euroan. Era berean, antolatzaileek oroitarazi dute aurten ere martxan dagoela ikusle txartela.

Fitxa teknikoa

  • Testua: Jon Gerediaga.
  • Aktoreak: Sandra Fdz. Agirre. Mirian K. Martxante, Aitor Etxarte, Aiora Sedano, Alazne Astorga eta Esibaliz Villa.
  • Dantzaria: Garazi Etxaburu.
  • Opera abeslaria: Sandra Tejero.
  • Musika: Aitor Abio.
  • Argiztapena: Atx Teatroa.
  • Proiekzioak: Tracken Studio.
  • Jantzigintza: Naiara Beistegi.
  • Argazkiak: Ainhoa Resano.
  • Eszenografia: Atx Diseinu eta Sorkuntza.
  • Banaketa: Atx Teatroa.
  • Zuzen. laguntzailea: Gabriel Ocina.
  • Zuzendaritza: Atx Teatroa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.