Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azido erasoak jasan dituzten emakume indiarrak, Pasaian

Indiako Sheroes Hangout egitasmoko kideak Pasaian dira egunotan, Bekoz Bekorekin duten elkarlanaren harira. Udalak erakunde harrera egin die.

Udaleko, Bekoz Bekoko, eta Sheroes Hangout proiektuko kideak, gaur, udaletxean.Pasaiako Udala
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2025/10/22

Antxoko Bekoz Beko elkarte feministak urteak daramatza Indiako Sheroes Hangout proiektua laguntzen. Indian azido erasoak jasan eta bizirik atera diren emakumeentzako proiektua da, euren ahalduntzerako eta garapen profesionalerako. Egitasmoa hango Chhanv Foundation erakundeak sustatzen du, eta Pasaian Bekoz Beko dute konplize 2017tik. Gauk erakunde harrera egin die Pasaiako Udalak proiektuan parte hartzen ari diren emakume indiarrei. Herrian dira egunotan. Udalak emakume horien babeserako abian diren hainbat egitasmo laguntzen ditu Bekoz Bekoren bitartez.

Udaletxeko areto nagusian izan da ongietorri ekitaldia. Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztietako ordezkariak izan dira han, Teo Alberro alkatea buru zutela. Bekoz Bekoko ordezkariak ere bertan izan dira, baita Indiatik etorritako hainbat kide ere: Dolly eta Nagma, azido erasoak jasan dituzten emakumeak; Rajni Kant ingeles irakasle eta itzultzailea; eta Ashish Shukla Chhanv Foundationeko kidea.

“Feminismoak ez du mugarik”, esan du gaurko ekitaldian Teo Alberro alkateak, Bekoz Bekok azido erasoa jasan duten emakume indiarrekin abian duen elkarlana goresteko: “Chhanv Foundationekiko lankidetza honek bi errealitate oso desberdinetako emakumeak batzen ditu, baina borroka bera dutenak: duintasunarena, askatasunarena eta berdintasunarena. Indarkeria matxista arazo globala dela gogorarazten digu, baita horri aurre egiten dion elkartasuna ere”. Honako lankidetza ez dela kasualitatea azaldu du udal agintariak, Pasaia herri konprometitua dela irmo defendatu duelako, “eta horrelako proiektuek erakusten digute nazioarteko lankidetza tokikotik jaio daitekeela, beste emakume batzuei eskua luzatzeko bere mugetatik harago begiratzea erabakitzen duen auzo-elkarte batetik”.

Bekoz Bekok eta Chhanv Foundationek duten hartu-emanari esker, azido erasoetatik bizirik atera diren emakumeen prestakuntza eta kualifikazio profesionala bultzatzen ari dira, haien independentzia ekonomikoa eta ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzearren. “Urte hauetan, besteak beste, Pasaiako Udalak finantzatuta, lanbide-orientazioko, administrazioko eta ofizioetako prestakuntzak egin dira; informatikako, artisautzako, ingeleseko eta enpresa-autogestioko tailerrak egin dira; bai eta hainbat material berri eskuratu ere, hala nola ordenagailuak, josteko makinak edo parte-hartzaileen mugikortasuna errazteko ibilgailu bat”, esan dute udaleko iturrietatik.

Bekoz Bekok, bere aldetik, berdintasunari eta ingurumen-kontzientziari buruzko prestakuntza ere txertatzeko urratsak egin ditu. Besteak beste, autodefentsari, emakumeen sexu-osasunari, ekofeminismoari, birziklapenari edo emakumeen aurkako indarkeriari buruzko tailerrak sustatu ditu Indian. “Azken bi urteotan, proiektua handitu egin da. Izan ere, zentro berri bat ireki da Kalkuta hirian eta Sheroes TV abian jarri da. Ikus-entzunezko espazio horretan, parte-hartzaileek Indiako pertsona ezagunak elkarrizketatzen dituzte eta haien esperientzia eta mezu eraldatzailea ezagutzera ematen dituzte”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.