Burmuinaren zaurgarritasunaz ariko dira larunbatean Oiartzunen
Hilaren 25ean izango da hitzordua, 18:00etan, Landetxen. Killirikupe, Gazte Izanak eta Duintasunak antolatu dute hitzaldia.
Burmuinaren zaurgarritasuna izango dute hizpide Landetxen etzi, larunbatean (hilak 25). Killirikupe, Gazte Izanak eta Duintasuna pentsiodunen elkartearen artean antolatu dute hitzordua, eta Oiartzungo Udala, Emakunde eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira laguntzaileak.
Gurutz Linazasoro neurologoa izango da saioa gidatuko duena, eta 18:00etan izango da hitzordua.
