Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ahotsa eta musikaren etxea izango dena diseinatu dute udalak eta eragileek

Altzate auzo berrian eraikiko dute ekipamendu berria; 4,8 milioi euroko inbertsioa egingo du udalak eta eraikitze lanak datorren urtean abiatzea aurreikusi dute.

Eragileekin batera diseinatu du udalak ahotsa eta musikari begirako ekipamendu berria.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/24

Ahotsaren eta musikaren esparruko elkarteen etxea izango dena diseinatu dute udalak eta eragileek elkarlanean. Horrela jakinarazi du gaur Errenteriako Udalak eta ekipamendu berriaren gaineko zehaztasunak azaldu prentsa ohar bidez. Altzate  auzo berrian eraikiko dute, ibai ertzean  eraiki diren etxeen artean hutsik den orubean, eta 4,8 milioi euroko aurrekontua izango du. 2023-2027 Agintaldi Planean jasotako proiektuaren eraikuntza lanak urte berriarekin batera abiatzea aurreikusi dute.

Proiektuaren ezaugarriak eta diseinua, berriz, eragileekin batera landu dutela jakinarazi du udalak, horretarako antolatutako prozesu parte hartzaile baten bidez, “horren emaitza den proiektu arkitektonikoa zehaztuta dago jada”.

Beharrezkoa ikusi zuen udalak agintaldi hasieran ahotsaren eta musikaren esparruan ari diren herriko eragileen jarduna garatzeko baldintza egokiak eskainiko zituen ekipamendua eraikitzea. Arloko eragileekin aukera hori partekatuta, ekipamendu berriaren diseinua eragileekin batera lantzea erabaki zen, “eraikiko den ekipamendua eragileen jarduera egokitu dadin eta euren jardunean jauzi bat suposatu dezan sustatu nahi du udalak, baita eragileen artean ere lankidetza berrietarako aukera zabaldu eta ahalbidetzea ere”.

Parte hartze prozesuan aritu diren eragileak, ondokoak: Errenteriako Musika Banda, Karnaba Otxotea, Andra Mari, Landarbaso eta Zaria abesbatzak. Horiez gain, ahotsaren eta musikaren esparruan profesionalki jarduten duten hainbat pertsonek ere hartu zuten parte, udalaren hainbat departamentuetako ordezkariekin batera. Hilabeteetakoa izan dela prozesua azaldu du udalak, eta proiektu partekatua eman duela, “kolektiboki irudikatu da eta Beldarrain arkitektura estudioak proiektu arkitektoniko bihurtu du ondotik”.

Orain, eraikitze lanak urte berriarekin batera hasteko, azaroan zehar lizitazio prozesua martxan jartzea aurreikusi du udalak. Dena ondo bidean, 2027ko ekainerako lanak bukatuta egon daitezkeela gaineratu du.

Jauzi kualitatiboa

Proiektu berria ahotsa eta musikaren esparruko eragileek  duten garrantziaren eta gaitasunaren erakusle dela adierazi du udalak, “azken plan estrategikoan zehaztu bezala, kultura, Errenteriaren eraldaketa sozial eta ekonomikorako motore garrantzitsua da”. Ekipamendu berria, azken urteetan kulturaren esparruan garatutako ekosistemari batuko zaiola aurreikusi du, halaber, “are biziagoa eta indartsuagoa bihurtuz berau”. Udalerriaren kultur fabrika izaera indartzera ere badatorrela esan du, eta herriko dimentsiotik harago, lurraldeko erreferentziazko espazioa izan nahi duela, “eragile ezberdinei elkarlanean aritzeko aukera eskainiko die gainera, gaur gaurkoz irudikatzen ez ditugun aukera berriak zabalduz eta jauzi kualitatibo garrantzitsua emanez”.

Ekipamendu berria auzoari begira ere jarri dute, “ibaiaren aldean kokatuta, kafetegi eta jatetxe berri bat ere jasoko du bere baitan ekipamenduak eta hain justu, diseinu arkitektonikoak ekipamendua auzoan ahalik eta egokien integratzeko saiakera egin du. Bai bere baitan garatuko den kultur jarduera  kanpoaldearekin lotzeko aukerak sortuz, baita ibai ertzean erreferentziazkoa izango den paseo berriarekin lotura indartuta ere”.

Ahotsa eta musikaren etxearen proiektu arkitektonikoaren irudi batzuk



Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.