2025/10/24

BIBE egitasmoari agur Gezalan

Bizitza betearen paradigman sakontzeko egitasmoak urtebeteko bidea egin du Lezon, BIBEtokia bizileku izan duelarik.

Ahotsa eta musikaren etxea izango dena diseinatu dute udalak eta eragileek

Altzate auzo berrian eraikiko dute ekipamendu berria; 4,8 milioi euroko inbertsioa egingo du udalak eta eraikitze lanak datorren urtean abiatzea aurreikusi dute.

Bihar hasiko da Oiartzungo Kirol Astea

Pala eta futbol egokituarekin emango diote aurtengo Kirol Asteari hasiera. Sei egunetan zehar hamaika jarduera izango dira herrian.

"Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen prekarietatea betikotu du"

Hilabeteetako negoziazioen eta elkarrizketen ondoren, udalak hobekuntzarik gabeko plegua aterako duela esan zien zerbitzua ematen duten langileei iraileko osoko bilkuran.

"Gozatu erakusketa honekin, guk arraunarekin eta igoerarekin gozatu dugun bezain beste"

Hibaika arraun Elkarteko gizon seniorren igoeraren gaineko argazki erakusketa zabaldu du Dani Novas argazkilari oreretarrak. Abenduaren 1a arte izango da ikusteko aukera, Bite tabernan.

Tunelaren bukaeran argia ikusten

Pasaiako Portu Agintaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Udalak Illunberentzat behin betiko konponbide bat lortzeko oinarriak ezarri dituztela adierazi du klubak.

Erreleboak Pasaiako udal gobernuan

EH Bildu udal taldeko Aitor Brion eta Natitxu Etxarri zinegotziek aktari uko egingo diote hilaren 28ko osoko bilkuran. Miren Murua eta Joanes Bereziartua izango dira haien erreleboa.

Euskararen aktibatzaileei aitortza

Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, hirugarren topaketa egin zuen ostegunean Donibanen.

Eusko Jaurlaritzak erosi egingo ditu Jauregizarren babes ofizialeko etxebizitzak

Prentsa ohar bidez jakinarazi du Stop kaleratzeak plataformak berria; babes ofizialeko alokairuan bertan bizi ziren hemezortzi familiari Alokabidek kudeatuko duen kontratu berria egingo diete.

oiarpe madalensoro

Txost eta Oiarperen asteburuko partidak

Gaur (hilak 24) eta bihar artean zenbait partida jokatuko dituzte Txost zein Oiarpeko kirolariek. Hona hemen Oiartzungo hitzorduak.

Allerruren zazpi partida asteburuan

Gizonen talde nagusiak eskualdeko derbia jokatuko du Sanpedrotarraren etxean. Plazetan, partida bakarra.

pilotalekua1

Pilota arratsaldea Koldobike Gezalan

Gaur (hilak 24, ostirala) Haur Mailako Arkiruneko lau pilotarik partidak jokatuko dituzte herriko pilotaleku estalian.

Gobernu taldearen ingurumen arloko jarduna kritikatu du Lezoko PSE-EEk

Udal gobernuak osoko bilkuretan hartzen diren akordioak "sistematikoki" ez dituela betetzen uste dute sozialistek.

Alabortzako itsas hondakinak bilduko dituzte igandean

Materreko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute Donibaneko Alabortza senadian, 11:00etatik 13:00etara.

PUAJen hiru antzerki asteburuan

Gaur, Nimuren 'Pausa' obra Antxoko Ibaiondo plazan, 19:00etan. Bihar, Dejaburen 'Itzulera' Donibaneko Juanba Berasategin, 19:00etan. Etzi, Las Couchersen 'Charlas de azucarillo' Juanba Berasategin, 19:00etan.

NaizPresidenteren lehen zuzenekoa, Donibanen

Naizroxa eta Vice Presidentes taldeen baturarik sortutako taldeak larunbatean emango du lehen kontzertua Kultur Aterpean.

Barne gogoetarako tartea, asteartean Lezon

Pilar Querak 'Gelditu zuren barrura itzultzeko' izenburupean saioa eskainiko du Gezala Auditoriumean, 19:00etan.

Gehiago