Alabortzako itsas hondakinak bilduko dituzte igandean

Materreko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute Donibaneko Alabortza senadian, 11:00etatik 13:00etara.

Aldaketaren Marea egitasmoaren barruan, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute igande honetan (hilaren 26an) Donibaneko Alabortza senadian, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Ohi bezala, Donibaneko senadia auzolanean garbituko dute bertaratzen direnek.

Jardueran parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea 619 81 42 25 telefonora deituta, posta elektronikora mezua bidalita edo Materren webgunea baliatuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.