Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bihar hasiko da Oiartzungo Kirol Astea

Pala eta futbol egokituarekin emango diote aurtengo Kirol Asteari hasiera. Sei egunetan zehar hamaika jarduera izango dira herrian.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/10/24

Aurtengoan ere, Oiartzungo Udalak eta herriko zenbait eragilek Kirol Astea antolatu dute hilaren 25etik (larunbata) 31ra. Sei egunerako egitarau oparoa osatu dute, eta, helburu nagusia da “bizi osasuntsurako jarduera fisikoak duen garrantziaz jabetzea”. Horretaz gain, elikadura egokia eta aisiak duten garrantzia ere nabarmendu nahi dute.

Adinekoei tarte berezia eskainiko diete aurtengoan, eta haiei zuzendutako zenbait indar entrenamendu antolatu dituzte. Azaldu dutenez, saio horien helburuak dira sarkopenia saihestea (muskulu masaren eta indarraren galdera), mugikortasuna hobetzea eta artikulazioetako minak murriztea.

Zerrendatutako saio horiez gain, adin tarte, egoera fisiko eta zaletasun guztietarako ekintzak antolatu dituzte “denontzako aukerak ikusarazteko”; hortaz, beste gauza batzuen artean, pala eta futbol egokitua jokatzeko eta ikusteko aukera izango da, eta etxeko txikiek gimnasia familian egiteko aukera izango dute.

Sei egunetarako antolatu dituzten ekintza guztiak doakoak izango dira (ikus zerrenda behean).

Egitaraua

  • Bihar, hilak 25, larunbata:
    • Pala egokitua, 09:30etik 11:00etara, Kontzejupean. Antolatzailea: Mindara.
    • Futbol egokitua, 11:30etik 13:00etara, Karla Lekuona futbol zelaian. Antolatzaileak: Mindara eta OKE.
  • Hilak 27, astelehena:
    • Adinekoentzako indar entrenamendua. (Ordua izen ematearen arabera zehaztuko dute). Landetxen. Antolatzailea: Gazte Izanak eta Abittu.
    • OTXE ate irekiak, etorri probatzera! Astelehenetik ostgunera, 17:30ean, Atamitxeko kanpilloan. Antolatzailea: OTXE.
  • Hilak 28, asteartea:
    • Kirol elikadura hitzaldia Zigor Iturrieta eta Malen Osarekin. 18:00etatik 20:00etara, Laboren. Antolatzailea: Labore.
  • Hilak 29, asteazkena:
    • Toka eta igel txapelketak, 12:00etatik 14:00etara Landetxeko toka lekuan. Antolatzailea: Gazte Izanak eta Zaintzadi.
    • Gimnasia familian, 17:00etatik 18:00etara Elorsoron. Antolatzaileak: Hiruki bira.
    • Kilian Jornet Camino al Everest emanaldia 19:00etatik 21:00etara, Landetxen. Antolatzailea: Girizia Mendi Taldea.
  • Hilak 30, osteguna:
    • Dantza saioa 10:00etatik 11:30era, Elorsoron. Antolatzailea: Abittu.
    • Zine emanaldia: El ídolo de barro. 19:30etik 21:30era, Landetxen. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.
  • Hilak 31, ostirala:
    • Nordic Walking ssaioa, 11:00etatik 12:00etara, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Abittu.
    • Oiartzungo kirol sariaren banaketa, 18:00etatik 19:00etara, Landetxen. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.

Erlazionatutako edukiaJoxemari Mitxelenak jasoko du aurtengo Kirol Saria
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.