Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikasteko grina ez delako inoiz bukatzen

Killirikupek 35 urte bete ditu aurten, eta ikasturte berriari ekin diote. Lan gogorrari esker, emakumeak elkartzeko eta elkarrekin ikasteko espazio seguru bat sortzea lortu dute.

Killirikupeko bost kide, Landetxen. Imanol Saiz Gomez de Segura
Urko Iridoy Alzelai
Oiartzun
2025/10/24

Ikasturte berria hasi dute Killirikupeko taldekideek. 35. urteurrena da aurtengoa, 1990. urtean hasi ziren eta. Oraindik, hasierako emakume haietako batzuk bertan dihardute, ikasteko grina “ez da inoiz hiltzen” eta. Espazio seguru bat sortu dute azken hamarkadetan, emakumeak bildu, eta elkarrekin ikasi eta hausnartzeko. “Gazteak ginenean Killirikupen elkartzen ginen neskak, udaletxe parean dagoen aterpean, eta gizonak Kontzejupean. Hori zen gure espazioa, eta orain ere, Killirikupe da gure gunea”, azaldu du Maria Jesus Aranburu taldekideak. 

30 emakume inguruk osatzen dute gaur egun Killirikupe. “Hasierako batzuk zoritxarrez zendu egin zaizkigu, baina badugu jende berria, lan egiteko grina handiarekin sartzen dena”, azaldu du Aranburuk. Hiru irakaslek lagunduta, ikasturtero hainbat ikasgai lantzen dituzte. Urtean bitan elkartzen dira asanbladan, hasieran, ikasturteko nondik norakoak erabakitzeko, eta amaieran, balorazioa egiteko. “Gure nahietatik abiatuta prestatzen dituzte irakasleek gaiak, baina noski, haien ekarpenak ere oso garrantzitsuak dira. Denen arteko elkarlana da”, azaldu du Mariaje Otaegi taldekideak. 

Gai asko landu dituzte 35 urtean, haietako asko lehenagotik ezagutzen ez zituztenak. “Askotan gure irakasleak gizarteari aurreratuta daudela dirudi. Gogoan dut bullyng hitza prentsan eta halakotan atera baino lehen, guk hemen landu egin genuela. Ez genekien zer zen, baina hemen ikasi genuen”, esan du Aranburuk.

Ikasturte berria
Aurten ere, beste hainbat gai berri jarri dituzte mahai gainean. “Iaz herriko liburutegiarekin elkarlanean ibili ginen, hura bera berritzeko prozesuan, eta hortik tiraka, aurten literatura lantzeko gogoa izan dugu”, azaldu du Otaegik. Literaturaren historia lantzen ari dira ikasturte hasieran, astean behin. Asteazkenero gaztelerazko taldea elkartzen da, eta euskarazkoa ostegunero. Antzinarotik hasi dira, Greziako eta Egiptoko garaiko literatura eta idazleak landuz, “lehen liburuak” eta “pergaminoaren sorrerak” ikasiz. Baina literatura hutsa ez ezik, emakumeen protagonismoan sakondu nahi izan dute. “Denok dakigu emakumeak ezkutatuak izan direla historian zehar, eta noski, literaturan ere. Orain ikusten ari gara zenbat emakumek idatzi dituzten liburuak historian zehar haien senarren edo aiten izenean. Beti gizonek sinatzen zuten, baina askotan ez zuten haiek idazten”, adierazi du Pepi Mujika taldekideak. 

Irene Vallejoren Infinitua ihi batean liburua hartu dute oinarritzat literatura lantzerakoan. Mujikak argi du emakume idazleak isilduak izan direla betidanik, eta horrek egun kontzientzia bat sortu behar duela. “Emakumeek historian zehar jasan dugun jazarpena jakin behar dugu, agian jakintasunarekin ez dugu aurrera pausorik emango, baina jakitea bera oso garrantzitsua da, kontzienteak izan behar gara”. Jazarpen jarraitu hori, Mujikaren ustez, oraindik ez da bukatu. “Oraindik ere, gutxiago bada ere, ezkutuan bizi behar gara. Asko dago aldatzeko, eta asko borrokatzeko”.

Literaturarekin bukatzean, doluari ekingo diote. “Zoritxarrez, apirilean, gure lagun zen Arantxa Lete zendu zen, eta harrezkeroztik gai hau lantzeko premia sortu zitzaigun”, esan du Otaegik. Baina taldekideek ez dute heriotzan geratu nahi, baizik eta galerak modu zabalago batean landu nahi dituzte. “Galerak txikitatik ditugu, jaiotzen garenetik, eta bi kontzeptuak lantzea funtsezkoa da. Horiek nola kudeatu, nola jasan eta nola aurrera egin, hori dena ikasi beharreko zerbait da”, azaldu du Idoia Rekalde taldekideak. Hainbat testu lantzeko asmoa dute, haietako bakoitza dolu ezberdin bati lotutakoa. Lanketaren xedea dolua eta galera modu osasuntsu batean eramatea da, eta horretarako Iosu Cabodevilla psikologoaren lana baliatuko dute. Cabodevilla urte askoz gaixotasun larriak pairatzen dituzten pertsonekin aritu da lanean, eta doluaren eta galeraren inguruan sakon idatzi eta hausnartutakoa da.

Dolutik umorera pasako dira. “Emakumeen umorea gutxi landu dugun gaia da”, adierazi du Otaegik. Virginia Imaz pailazo eta idazlea izango da haien abiapuntua, eta bere testuak lantzeko debora hartuko dute. “Egun bizi dugun gizarte honetan arma bat da umorea, behar-beharrezkoa dugu”. Dolua lantzeko premia duten moduan, umorea ere gogoz heldu nahi duten kontzeptua da. “Umorea, poztasuna edo barrea bizirauteko oso garrantzitsuak dira. Doluarekin harremandua ere badago, dolua pasatzeko mila forma daude eta”, esan du Rekaldek.

Killirikupeko kideak, haiek antolatutako ekitaldi batean, Arizmendienean.Killirikupe

Sexualitateari ere helduko diote. Lau taldekideen ustez, heldu eta zaharren sexualitatea tabu bat da gaur egungo gizartean. “Ezkutatua da, askotan ikusezina”, esan du Rekaldek. Gaia jorratzeko Ana Freixas idazle katalanaren lanera joko dute: Sekretuak eta isiluneak emakume zaharren sexualitateaz. “Sexualitatea indarkeriarekin lotuko dugu, emakume zaharrek ere biolentzia jasaten dugulako, eta hori ez baita askotan erakusten”, adierazi du Rekaldek. Taldekideen ustez, emakume gazteek salatzeko eta aldarrikatzeko indarra dute, baina helduagoekin ez da hala gertatzen. “Emakume oso zaharretan asko gertatzen den zerbait da. Askok ez dute planto egiteko indarrik, haien betebeharrak banatzeko ahalmenik”, gehitu du Otaegik.

Askatasuna helburu
Biolentzia psikologikoaz mintzatu da Mujika: “Zaharrak gara, eta badakigu. Baina badirudi bekatu bat dela. Askotan jende gazteagoarekin hitz egitean jendea beldurrarekin solasten da, ea ulertuko diodan edo ez. Horrek amorru handia ematen dit”. Horrelako egoerei lotuta bideratuko dute ikasturteko azken gaia: nola heldu heldutasunari. Germain Greenen liburu batekin jorratuko dute. Gai bakoitzarekin herrian ekitaldi bat egingo dute, beti egin izan duten moduan. “Herriarekin bat egiten dugu, gure lana partekatu nahi dugu, herri eragile bat gara eta”, esan du Aranburuk.

Lasaitasun gune bat da Killirikupe haren taldekideentzat. Aranburuk 35 urte daramatza bertan, hau da, lehen urtetik, eta balorazio paregabea egiten du: “Lagunak egin ditugu hemen. Giro handia dugu, eta hori beti lagungarria da. Niretzat Killirikupe zerbait berezia da, hemen ikasteko, hausnartzeko eta lasai egoteko lekua badudalako”. Emakumeen elkartasuna sustatzeko biltzen dira taldekideak, formatzeko beharra sentitzen dute eta. “Autonomia gehiago eduki nahi dugu, eta hori jakintasunarekin lortzen dugu. Gizartea asko aldatu da, eta orain ikasteko ditugun gai batzuk lehen ezin ziren aipatu ere egin. Baina Killirikupek beti izan duen helburua oraindik berdin mantentzen du, emakumeak biltzea eta elkar ikastea”, gehitu du Otaegik. 

Ikasteko grina horri lotuta, Mujikak aipatu du bere bilobek batzuetan hari galdetzen dizkiotela gauzak, badakite-eta haien amonak ikasten jarraitzen duela. “Sekula ez da amaitzen ikasteko nahia. Ikasteak aske egiten gaitu, eta askatasun hori funtsezkoa da, ezin gara inoiz besteen menpe dagoen monigote bat izan”, esan du Rekaldek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.