Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Itsastarrak, 75 urte tontorrak konkistatzen

Itsastarrak Mendi Taldea 1950ean Trintxerpen sortutako mendizaleen elkartea da. Beren egunerokoaz mintzatu dira, eta mendi taldeen etorkizunaren inguruan hausnartu dute.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/10/24

Itsastarrak Mendi Taldea 1950ean Trintxerpen sortutako mendizaleen elkartea da. Aurten 75 urte bete ditu klubak, eta ibilbide hori nolakoa izan den azaldu dute Maria Pilar Ros Itsastarrak-eko presidenteak, Marivi Etxeberria, Alberto Marcos eta Manolo Lopez Itsastarrak-eko kideek, eta Asier Queiruga Herrerako Mendizaleak taldeko presidenteak.

Itsastarrak Mendikute mendian sortutako mendizaleen elkartea dela adierazi du Etxeberriak. Mendikute Hernioren mendilerroan kokatuta dagoen mendia da, eta ordutik, gain hori oso presente dago Itsastarrak-en jardueretan. Klubeko lehen presidentea Carlos Menaya izan zen. Menaya ez zen trintxerpetarra, baina barrutiko ikastetxe batean egiten zuen lan irakasle gisa, eta beste trintxerpetar batzuekin sortu zuen Itsastarrak. Ordutik, hainbat presidente izan ditu klubak, eta, 2001etik, Maria Pilar Ros da elkartearen burua.

Itsastarrak-ek 75 urteko ibilbidea osatu du jada, eta sorreratik euria egin duela esan dute klubeko kideek, barrez. Bete berri duten urteurren berezi hori herriarekin ospatu zuten hilaren 4an, jai giroan. Goizean Ciudad de San Sebastian ontzian nabigazioa egin zuten, Donostiako portutik abiatuta. Mendizaleek kostalde osoan zehar nabigatu zuten, Jaizkibelgo magalera gerturatu arte. Bertan, Labetxu edo koloreen bailara ikuskatu zuten. Labetxu bisitatuta, Pasaiako portuan bukatu zuten itsas zeharkaldia. Ondoren paella jatea egin zuten Trintxerpeko frontoian, eta 100 pertsona baino gehiago bildu zirela adierazi dute klubeko kideek.

Mendiarekiko zaletasunak elkartu ditu Itsastarrak-eko kideak, eta ez dute zaletasun hori albo batera utzi nahi. Jende gehiago biltzeko helburuarekin, irteerak Herrerako Mendizaleekin antolatzen dituzte, eta hilean bat egiten dute. Batez beste, 40 pertsona inguru joaten dira irteera horietara. Urriko txangoa iragan igandean egin zuten, hilaren 19an hain zuzen ere, eta Araotzen izan ziren. Mendizaleek Oñatitik abiatu eta Arrasaten bukatu zuten ibilbidea. Hurrengo irteera azaroaren 23an izango da, eta Karrantzara joango dira.

Irteera gehienak goiz pasakoak izaten badira ere, udan Pirinioetara edota Europako Mendietara joaten dira, asteburu pasa. Aurten, Pirinioetako Ordesa eta Monte Perdidoko parke nazionalean izan dira. Gavarnieko zirkua eta bertako ur-jauzia bisitatu zituzten eta Marboreko Kaskora igo ziren.

Mendi taldeen gainbehera
Egun, 121 bazkide ditu klubak. Horietatik 100 federatuak dira, eta gainontzeko 21ak ez daude federatuta. Zifra horiek klubean mugimendua dagoela iradoki badezakete ere, errealitatea bestelakoa dela baietsi du Rosek, jende askok Itsastarrak Mendi Taldea federatzeko erabiltzen baitu. «Jende askok federatzeko erabiltzen gaitu, talde batean ez bazaude ezin baitzara federatu», esan du klubeko presidenteak.

Egunerokoan jende gutxi direla nabarmendu du Rosek, eta herritarrak animatu ditu jardueretan parte hartzera. Presidenteak gogorarazi du irteeretara joateko ez dela beharrezkoa bazkide izatea, edonor joan baitaiteke.

Gaur egun, mendira joateko ohiturak asko aldatu direla adierazi du Marcosek, jende gaztea bere kontura joaten baita. Orain, gainera, bitarteko gehiago daude informazioa edota ibilbideak bilatzeko. «Internetekin eta aplikazioekin dena errazagoa da orain, lehen ez genituen horrelakoak», oroitarazi du Marcosek. Itsastarrak-eko kideak jakitun dira erreleboa lortzea zaila izango dela, «klub asko gainbeheran baitaude». Azken hausnarketa bat egin du Lopezek: «Mendi elkarteak luzera begira eroriko direla uste dut».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.