Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Dantzako txapelak arantzak kentzeko baliagarri dira

Euskal Herriko 49. Dantza Txapelketaren irabazle izan dira Maren Galvez Garmendia eta Gorka Granado Terrones. Haien bigarrena da. Arantza batzuk kentzeko aukera izan dute.

Maren Galvez eta Gorka Granado, larunbatean, irabazleen garaikurrarekin.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/10/24

Irabazitakoa oraindik ere asimilatzen ari dira Maren Galvez Garmendia (Lezo, 2005) eta Gorka Granado Terrones (Sopela, Bizkaia, 2003). Joan den larunbatean, bigarrenez, Euskal Herriko Dantza Txapelketa egin zuten bere Segurako Baratze pilotalekuan. 2021ean irabazi zuten lehenengoa gazte-gazte zirela, horren segidako hiru ekitaldietan bigarren izan ziren, eta 2025ekoan berriz ere txapeldun. «Oraindik onartzen ari naiz larunbatean gertatu zen guztia», aitortu du Galvezek; «larunbatetik iganderakoak emozioz betetako orduak izan ziren. Orain lasaixeago nago, baina batez ere, pozik», azaldu du Granadok. Faboritoen zerrendan ziren, urtean zehar egindako herriz herrikako txapelketetan aurrealdean ibili direlako, eta jada urte dezenteko eskarmentua dutelako oholtzetan. «Baina irabaztea ez da inoiz espero. Ondo dantza egitea gure lana da. Irabaztea beste kontu bat da».

Dantzaren eta dantzarien herria da Lezo. Horren seinale, herrian euskal dantzan dabiltzan dantzari asko daudela, hainbat dantza taldetan banatuta. Euskal kultura sustatzeko talde-lanaz gain, dantza txapelketetan ohiko bihurtu da lezoar dantzariak txapelekin edo horietatik hurbil ikustea. Segida luze baten oinordeko dira Galvez eta Granado, hainbat izan direlako bikotekako dantza txapelketa horretan garaile izan diren lezoarrak. Tartean, Galvezen ama, Iraultza Garmendia Etxandi, Iban Agote Lizarazurekin batera Euskal Herrikoa irabazi zuelako 1997an. «Seguran zen ama. Egin genuenaz harro ikusi nuen. Amona ere han izan zen, Juani Etxandi. Pozarren hura ere». Bizitzak bigarrenez eman dio zor baten ordaina Etxandiri, hura ere dantzari izandakoa; izan ere, alabak Euskal Herrikoa eskuratu zuenean, ezin izan zuen zuzen-zuzenean bizi garaipena. Bilobak bitan eman dio arantza zuen hori kentzeko aukera.

Euren dantzaldia bukatu, oholtzan hankak geldi zituztela elkarri begiratu zioten Galvez eta Granadok. «Egindakoarekin gustura gelditu ginen. Harro egindako lanarekin», azaldu du Galvezek. «Gehiegitxo litzateke behin gure saioak bukatzean irabazle izango ginela esatea, baina lana ondo egin genuela uste izan genuen begirada huts bat elkartrukatuz. Ez genituen bikote guztiak dantzan ikusi, ordea», zehaztu du Granadok. 

Behin bikote guztiek (hamabi izan ziren Seguran) euren egitekoa bukatuta, epaimahaiaren deliberoaren txanda iritsi zen. Ondoren, sari emate ekitaldia. Lehen hiru bikoteak zerrendatu zituzten, atzetik aurrera. Bigarren Bergarako Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo izendatu zituzten. «Hor pentsatzen hasi ginen agian txapela gurea izan zitekeela, nahiz eta beste bikoteren batek ere aukerak zituela pentsatu», Galvezek. «Niretzat une hori izan zen tentsuena. Egindakoarekin gustura gelditu ginen; epaileen esku zegoen beste guztia», Granadok. Finalaren aurkezleek euren izen-abizenak azken postuan aipatu zituzten. Txapeldun ziren. 2021ekoa berretsi, eta 2022tik 2024ra pilatutako arantzak kendu zituzten.

Larunbatean Seguran izan ziren Lezoko dantzariak, Mikel Arruti alkatearekin.

Lezo, hizki larriz
Beste arantzatxo bat kendu zuen Galvezek larunbatean. Bikoteetako kideak bi herri ezberdinekoak direnean, dantzariek erabaki behar izaten dute zein herri ordezkatu Euskal Herrikoan. 2021ean Sopela aukeratu zuten, Granadoren sorterria. «Zer edo zer falta zitzaidala uste nuen. Oraingoan Lezoren izenean joan gara Segurara. Asebete gelditu naiz», aitortu du lezoarrak.

Hainbatetan aipatu zen Lezo larunbatean. Irabazleekin bai, baina baita gehiagotan ere. Hala, Euskal Herrikoan lehengoz parte hartu eta sailkapen onena lortu duen bikotearen Guillermo Areizaga saria herrira ekarri zuten Ihintza Erauskin Lizarazuk eta Mikel Esnaola Lopezek (bosgarren izan ziren sailkapen nagusian); seigarren postuan gelditu ziren Ane Jaunarena Cereijo eta Endika Osa Urkizu. Mikel Arruti alkatea Seguran izan zen, pozarren, herrikideek lortutakoa aitortzen eta ospatzen. Harmailetan ere Galvez eta Granadoren senide, lagun, lankide eta hurbilekoak. «Aurten bereziki jende asko joan  da gu animatzera. Ospakizuna erabatekoa izan zen», azaldu du Granadok. Baratze pilotalekuko eserlekuetan, nola ez, Lourdes Esnaola dantzari historiko eta haien dantza irakaslea izan zen.

Kilometro dezenteko tartea duten bi herritakoak dira Galvez eta Granado. Entseguak ahal zenean egin dituzte, asteburuetan kontzentratuak gehienetan. 2019an hasi ziren elkarrekin dantzan, 2020an parte hartu zuten lehen Euskal Herrikoan, eta urtebete geroago lehen txapela eskuratu zuten. Galvez Burgosen egiten ari da dantzarekin lotutako ikasketak; Granadok Bizkaian egiten du lan. «2026an ez gara elkarrekin arituko. Atseden hartuko dugu. Hortik aurrera ikusiko dugu zer egin. Larunbatekoa gauza askogatik izan zen egun berezia. Tartean, jada erabakia genuelako atseden hartzea».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.