Allerruren zazpi partida asteburuan
Gizonen talde nagusiak eskualdeko derbia jokatuko du Sanpedrotarraren etxean. Plazetan, partida bakarra.
Allerru Kirol Elkarteko kideek asteburuan euren taldeek izango dituzten partiden berri eman dute. Osotara zazpi taldek izango dituzte norgehiagokak, baina bakarra izango da herriko estadioan, Plazetan. Honakoa da partiden zerrenda:
Gizonen Gorengo Maila
- Sanpedrotarra-Allerru, bihar (larunata) 15:00etan Trintxerpeko Trintxerren.
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Beti Ona, bihar (larunbata) 16:00etan Plazetan.
Gizonen Gazte Maila
- Behobia-Allerru, etzi (igandea) 17:00etan Irungo Artia zelaian.
Mutilen Kadete Maila
- Beti Ona-Allerru, bihar (larunbata) 11:05an Errenteria-Oreretako Beraungo zelaian.
Nesken Haur Maila
- Hondarribia-Allerru, etzi (igandea) 10:00etan Hondarribiko Ondartza zelaian.
Mutilen Haur Maila
- Villabona-Allerru, bihar (larunbata) 10:45ean Villabonako Arratzain zelaian.
Mutilen Haur Maila, txikiak
- Kostkas-Allerru, bihar (larunbata) 11:00etan Donostiako Matigoxotegi zelaian.
HITZAk herriko kirol taldeen partiden berri ematen du. Hedabideari lana errazteko, interesa duten kirol taldeek euren asteburuko partiden zerrenda posta elektroniko bidez bidal dezakete hedabide honetara.
