Barne gogoetarako tartea, asteartean Lezon
Pilar Querak 'Gelditu zuren barrura itzultzeko' izenburupean saioa eskainiko du Gezala Auditoriumean, 19:00etan.
Pilar Quera Barne gogoetarako tartea izango dute lezoarrek eta hala nahi duten guztiek asteartean (hilaren 28an) Lezon Pilar Quera Brahma Kumaris erakundeko kideak, Gelditu zure barrura itzultzeko izenburupeko saioa emango du Gezala Auditoriumean, 19:00etan hasita. Sarrera librea da, aforoa bete arte.
Raja yoga eta meditazio irakaslea da Quera, eta Brahma Kumariseko Bartzelonako koordinazio taldeko partaidea. Gipuzkoan talde horrek duen ordezkaritzak antolatu du hitzordua.
Saioaren, edo Brahma Kumarisen gaineko informazio gehiago nahi izatekotan deitu 651 70 43 18 (Malen) telefono zenbakira.
