NaizPresidenteren lehen zuzenekoa, Donibanen
Naizroxa eta Vice Presidentes taldeen baturarik sortutako taldeak larunbatean emango du lehen kontzertua Kultur Aterpean.
Naizroxa eta Vice pPresidentes taldeen sinbiosia da NaizPresidene. Euskal Herriko musikaren panoraman gogor jotzeko jaio dira. Erro pasaitarrak, sanjuandarrak zehazki ditu taldeak beraz. Lehen diskoa hilaren 12an kaleratu zuten. Lehenengo zuzenekoa Donibanen bertan egingo dute: larunbatean (hilaren 25ean), Kultur Aterpeak jasoko du proiektu berriaren lehen kontzertua. 20:00etan hasiko da, Kultur Aterpean.
Matxet (ahotsa), Kanda (gitarra-ahotsa), Iban (bateria) eta JOsta (soundtech) dira taldekideak. “Naizroxa eta Vice Presidentesen oinordeko sonikoak gara”, esan dute taldekideek: “Kumeak gurasoen antza du; hemen ez duzu autotune, EDM edo pop-post ez-dakit-zer egiturarik topatuko. Soinu basatia, erraietatik ateratakoa eta energetikoa atsegin baduzu, Thrasharen gordintasuna, hardcorearen amorrua eta stonerraren astuntasuna nahasten duena, FX ikutu batekin, hauxe da zure taldea”.
Hilaren 12an jendartera zabaldu zuten lehen diskoa, taldearen izenburua duena, NaizPresidente. Horren berri zehatzago izateko baliatu esteka hau (egin klik hemen). Haien Youtube kanalean, disko osoaren erreferentzia izateaz gainera, lehen single nabarmendua ikus daiteke, Emaidazu orfidal kantarena. Behean kantu horren bideoa.
