Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zabala Enea II bizirik dela erakutsiko dute

Mende laurdena bete du Zabala Enea II gaztetxeak aurten. Urrian zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte ospatzeko, eta bihar egun handia izango da; egun osoko egitaraua ondu dute.

Ane Lemos Gartzia eta Urtzi Zabala Karrikiri, gazte asnbladako kideak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/24

Zabala Enea II gaztetxeak egun handia izango du bihar, larunbata. Mende laurdena bete du aurten, bada zerbait. Hogeita bost urte horietan Gaztañoko haur eskola zaharrera heldu ziren lehenengo eguneko, zein aurreko hamarkadetako ilusioa eta borrokarako grina mantendu dute; hala diote harro, eta aitortza egin diete inoiz gaztetxearen parte izan diren pertsonei, «gaztetxetik igarotako gazte orori zor baitiogu egun gaztetxeak oraindik bizirik irautea».

Egun osoko egitaraua antolatu dute biharko gazte asanbladako kideek, Zabala Enea II gaztetxearen urteurren borobila handikiro ospatzeko. Ane Lemos Gartziak eta Urtzi Zabala Karrikirik eman dituzte egunaren gaineko xehetasunak. Jaia herri Erdialdera eramango dutela azaldu du Lemosek, eta aurten berritasuna den jarduera bati erreparatu dio: gazte sortzaileen azoka. «Euskal Herri osoko gazte sortzaileak dira parte hartuko dutenak azoka horretan, eta egiten dutenaren, euren sorkuntzaren erakusleiho bihurtuko da Agirre Lehendakariaren plaza». Herriari «zer edo zer berria» eskaintzeko asmoa jarri du azokaren oinarrian Zabalak: «Erantzuna oso ona izan da, hogei sortzailetik gora ariko baitira azokan. Gure jaiaren barruan zerbait ezberdina eskainiko dugu, eta sortzaile gazteei egiten dutena erakutsi eta euren produktuak saltzeko aukera emango diegu».

Hortik aurrera, bazkaria eta musika, azken hori erruz. Zabala Enea II gaztetxeko materialaren salmenta postua ere jarriko dute, eta bertan, Cacahuetefest iniziatibaren materiala ere izango dute salgai. Iniziatiba horrek, muntaia polizialak salatzeko eta babes ekonomiko eta soziala ehuntzeko hitzordua egin du azaroaren 8rako Cacahuetfest jaialdia antolatuta. Gaztañoko frontoian bazkaria eta kontzertuak egingo dituzte, eta gaztetxearen egun handian tartea emango diote. 

Ibon Zabala omendu du gazte asanbladak Urdaburun, aurten ere.Liher Saiz Zarate

Ez da biharkoa gazte asanbladak hogeita bosgarren urteurrenaren harira antolatu duen  ekitaldi bakarra. Aurretik, bertso afari elegantea egin zuen hilaren 11n, eta pasa den igandean, Ibon Zabala zenari omenaldia eskaini zioten gazteek Urdaburu mendian. Orain arteko ekitaldiek izan duten erantzunarekin oso pozik azaldu dira Zabala eta Lemos, «bertso afarian 200 lagunek hartu zuten parte. Omenaldian ere jende dezentek hartu zuen parte». Azken horri aipamen berezia egin diote bi gazteek. Izan ere, 30 urte bete dira aurten Ibon Zabala lehenengo Gazte Eguneko istripuan hil zela. Gaztetxetik pasa diren belaunaldi askok ez zuten ezagutu, baina hala ere, hutsik egin gabe hartu dute lekukoa guztiek gazte oreretarra oroitzeko urtero-urtero hutsik egin gabe: «Aurten data berezia da 30 urte bete direlako hil dela, eta Gazte Egunean gogorarazi bagenuen ere, orain ere gogora ekarri nahi dugu. Zabala ezagutu ez bagenuen ere, ekarpen handia egin zion gure herriari eta garrantzitsua da hori oroitzea».

Ezinbesteko espazioa

Gaztetxea behar-beharrezkoa den zalantzarik ez dute gazte asanbladako bi kideek, ezinbesteko espazioa dela gazteentzat adierazi dute: «Gaztetxea herriko gazteentzako espazio seguru eta euskalduna da, eta ez hori bakarrik. Izan ditzakegun arazo eta kezkak elkarbanatu eta lantzeko ere baliatzen dugu. Hausnarketarako espazioa da beste gauza askoren artean, baita eztabaidarako gunea ere».

Une honetan hamabost gazte ari dira asanbladaren bueltan modu iraunkorrean, eta beste hainbeste batzen zaizkie laguntzera jarduerak  antolatzen dituztenean. Horren harira, deia egin die herriko gazteei Lemosek, gazte asanbladara gerturatu eta bileretan parte hartzeko, «asteazkenero elkartzen gara bertan eta bilera egiten dugu 18:30ean; lanera datorren oro ongi etorria izango da».

Biharko prestatu dituzten ekitaldietan zergatik hartu behar den parte galdetuta, berehala erantzun dute Lemosek eta Zabalak: «Azkenean herriko gazteek antolatu dugu egitarau hori, herriko gazteentzako, gazte asanbladatik ekarpena egin nahi diogu herriari eta horri erantzuna ematea, bat egitea, bada gaztetxearen biziraupena bermatzeko modu bat». Urteurren jaiarekin, bestalde, gaztetxearen parte izan diren belaunaldi guztiei begira jarri dela Zabala Enea II gaineratu du Lemosek, «hori horrela, horiei guztiei ere parte hartzeko deia luzatu nahi diegu».

Biharko bazkarirako 200 txartela jarri dituzte salgai, eta bertso afarian izandako arrakasta ikusita, antzeko erantzuna izango duela uste dute.

Biharkoa, beraz, egun handia gaztetxearentzat, baina ez da horrekin bukatuko urteurrenaren harira antolatutako jarduera sorta. Hilaren 31n, Azken Ostiralarekin bat egingo dute gazteek.

Ekitaldi guztietan parte hartzera deitu dute bukatzeko Lemosek eta Zabalak, eta konpromiso irmoa adierazi, «Zabala Enea II gaztetxean lanean jarraituko dugu gazteon ametsei bide eman asmoz».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.