Hogeita lau gai jorratuko dituzte biharko plenoan
Bihar urriko ohiko osoko bilkura egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. Hogeita lau puntutako gai zerrenda osatu dute.
Bihar, hilaren 28an, urriko ohiko osoko bilkura egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. Orotara, hogeita lau puntutako gai zerrenda osatu dute. Hona hemen:
- Aurreko bilkurako 2025/8. akta, 2025-09-30ekoa onartzea.
- Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea (2025/2925 zenbakitik 2025/4172 zenbakira).
- Informazio batzordeetako Udal Talde Sozialistaren ordezkarien aldaketaren berri ematea.
- Pasaiako ibilgailuak aparkatzea arautzen duen ordenantzari buruzko kautelazko neurria betetzea.
- Pasaiako udalerriko 2026ko hiri barruko taxi tarifak onartzea.
- Onartzea Pasaiako Klima eta Energia Plana 2023-2030, eta Pasaiako Udala Europako Batzordeak sustatutako Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari atxikitzea.
- Pasaia 2030 Plan Estrategikoa onartzea, Nazio Batuen 2030 Agendaren esparruan egina, garapen jasangarrirako 17 helburuekin eta jasangarritasunaren arloko autonomia eta foru esparruekin bat datorren udal plangintzako tresna gisa.
- Etxez etxeko laguntza aurrera eramateko Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmenaren luzapena onartzea.
- Alkatetzaren ebazpenen bidez onartutako kreditu aldaketen berri ematea (2025/2980, 2025/3594 eta 2025/3676 zenbakiak).
- Aurrekontuaren gauzatzearen berri ematea: 2025eko hirugarren hiruhilekoa.
- Batez besteko ordainketa aldiaren berri ematea: 2025eko hirugarren hiruhilekoa.
- Zergen eta toki zuzenbide publikoko beste diru sarrera batzuen kudeaketa eta bilketa arautzen duen ordenantza orokorraren aldaketa onartzea.
- Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa onartzea.
- Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa onartzea.
- Hiri lurren balio gehitzearen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa onartzea.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa onartzea.
- Zerbitzu publikok eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onartzea.
- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onartzea.
- Zerbitzuak eskaini edo udal jarduera burutzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onartzea.
- Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa, Pasaiako energia komunitateen garapenari buruzkoa.
- Udal Talde Sozialistak eta Pasaiako EAJ taldeak aurkeztutako mozioa, Gazako genozidioa bukatzearen eta Palestinar herriari laguntzearen aldekoa.
- Udal Talde Sozialistak Pasaiako EAJ taldeak aurkeztutako mozioa, elkarbizitzaren alde eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen defentsan.
- Zinegotzi karguari uko egitearen berri jasotzea.
- Galde eskeak.
