2025/10/27

'Mundo eta universo' performance kolektiboa sortu du Metrokoadrokak

Eako HEA kultur elkartearekin batera egingo dute estreinaldia azaroaren 1ean, Ean. Behin baino ez dute egingo emanaldia.

Eusko Jaurlaritzaren ikastaro batean aditu modura aritu dira udal langileak

Oiartzungo feminismo teknikaria eta udal arkitektoa izan dira hizlariak, eta hirigintza eta genero ikuspegia izan dituzte ardatz.

Euskaraz barra-barra kanpainarekin bat egitera deitu dituzte saltokiak

'Merkataritzan eta ostalaritzan ere ari gara. Abenduak 3 Euskararen Eguna' lelopean kanpaina abiatuko du udalak.

Oarsoaldeko bost ikastetxek 50/50 proiektuko sariak jaso dituzte

Karmengo Ama, Elizalde Herri Eskola, Lezo Herri Eskola, Cristobal Gamon ikastetxea eta Bizarain Ikastola saritu dituzte eraginkortasun energetikoan lortutako emaitzengatik.

Gertu-gertu dituzte finalak, lehiaketa federatuan ari diren EPLEko pilotariek

Une honetan EPLEko 25 talde ari dira lehia federatuan: 12 Gipuzkoako txapelketan modalitate guztietan; 10 eskuz banakako errendimenduan; eta hiru eskuz binakako trinketean Iparraldean.

Elizalde Eskolak Haur Hezkuntzako eremu bat naturalizatu eta berritu du

Jolaserako eta ikaskuntzarako "espazio natural, seguru eta hezitzaile" berri bat eskainiko diete haurrei. Larunbatean amaitu zuten proiektua.

San Juanek 'trapuak' bedeinkatu ditu

Sasoian irabazitako dozenaka banderen bedeinkapena egin zuen San Juanek larunbatean. Horren ondoren, ospakizun bazkari jendetsua.

Lezoarren harrera eta aitortza izan dute txapeldunek

Udalak egindako harrera baliatuz, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren irabazleei eta han izan ziren dantzariei omenaldia egin diete lezoarrek.

Hogeita lau gai jorratuko dituzte biharko plenoan

Bihar urriko ohiko osoko bilkura egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. Hogeita lau puntutako gai zerrenda osatu dute.

Biyurrieneak antolatuta, bertso afaria egingo dute hilaren 31n

Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, June Aiestaran eta Andoni Rekondo ariko dira bertsotan. Sarrerak Miren Tabernan erosi behar dira.

Ordenantza fiskalak aldatzeko proposamenak egin ditu EAJk

Alderdi jeltzalearen helburua da 2026ko ekitaldiko fiskalitatea bidezkoagoa, iraunkorragoa eta sozialagoa izatea. Hiru proposamen egin dituzte.

pilota

Txost eta Oiarpeko kirolarien asteburuko partidak

Hamaika partida jokatu dituzte asteburuan Txost eta Oiarpeko kirolariek; horietako asko, Oiartzunen. Kontsultatu emaitzak, hemen.

Xanti Esnaolak badu jada bere saria

Antxotarraren 'Laurak Bat dira' irudiak irabazi du Laurak Batek eta udalak antolatzen duten argazki lehiaketa. Irabazleak 500 euroko erosketa txartela bat jaso du, Laurak Bateko dendetan gastatzeko.

Oiartzungo futbol taldeen emaitzak

Asteburuan zenbait partida jokatu dituzte Oiartzun KEko kirolariek. Kontsultatu partida guztien emaitzak, hemen.

Berdintasun formazioa Lezoko elkarteentzat

Hilaren 30ean eta azaroaren 6an izango dira formazio saioak. Lezoko III. Berdintasun Planaren barruko jarduerak dira topaketak.

Kirolaren galara joateko gonbidapenak banatzen hasi da udala

Azaroaren 4a baino lehen eska ditzakete galarekin bat egin nahi duten norbanako eta elkarteek.

Landa eremurako energia berriztagarrien gaineko hitzaldi informatiboa asteazkenean

Zamalbide Bentak auzo elkartean izango da hitzaldia, diru laguntzak eta energia komunitateak ardatz.

Gehiago