Biyurrieneak antolatuta, bertso afaria egingo dute hilaren 31n

Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, June Aiestaran eta Andoni Rekondo ariko dira bertsotan. Sarrerak Miren Tabernan erosi behar dira.

2024an egindako bertso afari Biyurria. @biyurrienea / Instagram

Biyurrieneak antolatuta, bertso afaria egingo dute hilaren 31n (ostirala da) Girizian.

20:30ean hasiko da hitzordua, eta kantuan Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, June Aiestaran eta Andoni Rekondo ariko dira.

Sarrera bakoitzak 20 euro balio du, eta aldez aurretik erosi behar dira horiek Miren Tabernan.

Afaltzera joan nahi duen inor alergikoa baldin bada edota beganoa baldin bada, Instagrametik abisatu behar zaie antolatzaileei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.