'Mende laurden ostikoka', Zabala Enea II gaztetxearen urteurren kanta

Trilita taldeak egin du kanta, eta Oreretako Gazte Asanbladak sarrerako bertsoa.

25. urteurrena ospatzeko joan den larunbatean egindako bazkariaren irudi bat.

Ospakizun betean ari da Zabala Enea II Gaztetxea hilabete honetan. Izan ere, mende laurdena bete dira gazte asanblada Gaztañoko parbulariora heldu zenetik. Egun handia, pasa den larunbatean izan zuten egun beteko egitarauarekin. Orain, mende laurden borobila ospatzeko kantaren berri eman dute sare sozialen bidez; Mende laurden ostikoka du izena eta haren atzean Trilita talde oreretarra dago.

Kanta hasierako bertsoak, Oreretako Gazte Asanbladak eginak dira; nahasketa eta masterra berriz, Corsario produkzioak egin du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.