Hogeita lau gai jorratuko dituzte biharko plenoan

Bihar urriko ohiko osoko bilkura egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. Hogeita lau puntutako gai zerrenda osatu dute.

Bihar, hilaren 28an, urriko ohiko osoko bilkura egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. Orotara, hogeita lau puntutako gai zerrenda osatu dute. Hona hemen:

  1. Aurreko bilkurako 2025/8. akta, 2025-09-30ekoa onartzea.
  2. Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea (2025/2925 zenbakitik 2025/4172 zenbakira).
  3. Informazio batzordeetako Udal Talde Sozialistaren ordezkarien aldaketaren berri ematea.
  4. Pasaiako ibilgailuak aparkatzea arautzen duen ordenantzari buruzko kautelazko neurria betetzea.
  5. Pasaiako udalerriko 2026ko hiri barruko taxi tarifak onartzea.
  6. Onartzea Pasaiako Klima eta Energia Plana 2023-2030, eta Pasaiako Udala Europako Batzordeak sustatutako Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari atxikitzea.
  7. Pasaia 2030 Plan Estrategikoa onartzea, Nazio Batuen 2030 Agendaren esparruan egina, garapen jasangarrirako 17 helburuekin eta jasangarritasunaren arloko autonomia eta foru esparruekin bat datorren udal plangintzako tresna gisa.
  8. Etxez etxeko laguntza aurrera eramateko Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmenaren luzapena onartzea.
  9. Alkatetzaren ebazpenen bidez onartutako kreditu aldaketen berri ematea (2025/2980, 2025/3594 eta 2025/3676 zenbakiak).
  10. Aurrekontuaren gauzatzearen berri ematea: 2025eko hirugarren hiruhilekoa.
  11. Batez besteko ordainketa aldiaren berri ematea: 2025eko hirugarren hiruhilekoa.
  12. Zergen eta toki zuzenbide publikoko beste diru sarrera batzuen kudeaketa eta bilketa arautzen duen ordenantza orokorraren aldaketa onartzea.
  13. Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa onartzea.
  14. Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa onartzea.
  15. Hiri lurren balio gehitzearen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa onartzea.
  16. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa onartzea.
  17. Zerbitzu publikok eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onartzea.
  18. Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onartzea.
  19. Zerbitzuak eskaini edo udal jarduera burutzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onartzea.
  20. Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa, Pasaiako energia komunitateen garapenari buruzkoa.
  21. Udal Talde Sozialistak eta Pasaiako EAJ taldeak aurkeztutako mozioa, Gazako genozidioa bukatzearen eta Palestinar herriari laguntzearen aldekoa.
  22. Udal Talde Sozialistak Pasaiako EAJ taldeak aurkeztutako mozioa, elkarbizitzaren alde eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen defentsan.
  23. Zinegotzi karguari uko egitearen berri jasotzea.
  24. Galde eskeak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.