Kirolaren galara joateko gonbidapenak banatzen hasi da udala
Azaroaren 4a baino lehen eska ditzakete galarekin bat egin nahi duten norbanako eta elkarteek.
Kirolaren Gala egingo du udalak azaroaren 19an, asteazkena, 19:00etan hasita Lekuona Fabrikan. Ametsak Garaipen lelopean egingo dute aurtengo gala, kirolak lotura estua duelakoan ametsekin: “Kirolari eta talde guztiek beren kirol jarduerarekin lotutako ametsak dituzte, kirol maila igotzea, ikaskideekin entrenatzen jarraitzea, sariak lortzea edo lagun berriak egitea, besteak beste”.
Klubei eta elkarteei denboraldi osoan egiten duten lan handia eskertuko diete, gainera.
Galara bertaratu nahi duten norbanako eta elkarteek mezu elektronikoa bidali beharko dute, nahi duten gonbidapen kopurua eta harremanetarako telefono zenbakia adieraziz azaroaren 4a baino lehen (klik hemen). Aforoa mugatua da.
