Bederatzi aztergai gaurko plenoan
Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da gaur, asteartea, 18:30ean hasita. Saioa, ohi bezala, publikoari irekia izango da.
Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da gaur, eta bederatzi aztergai izango dituzte alderdi politikoek mahai gainean eztabaidarako. 18:30ean hasiko da bilkura, eta ohi bezala, publikoari irekia izango da eta streaming bidez ere jarraitu ahalko da (klik hemen).
Besteak beste, 2026ko Ordenantza Fiskalen lehenengo aldaketa orokorraren proposamena eta PSE-EEren mozioa izango dituzte eztabaidagai. Azken hori, Errenteriako udal langileen aldekoa izango da jasota dagoenaren arabera.
Gai ordena
1. 2025ko irailaren 30ean ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen BERRI EMATEA: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2487 tik 2767 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. 2025/2635 Dekretuaren BERRI EMATEA: Alkatearen eskumenen eskuordetzeak aldatzen dituena eta Naroa Zabala Cia udal zinegotziaren arduraldi partziala ezartzen duena.
4. BERRI EMATEA: 2025eko 3ngo hiruhilabetea: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.
5. PROPOSAMENA: Egintza deusezaren berrikuspena. Egonkortze prozesuetako konpentsazio ekonomikoaren itzulketa.
6. PROPOSAMENA: 2026ko Ordenantza Fiskalen aldaketa. 1. aldaketa (orokorra).
7. PROPOSAMENA: Kreditu aldaketa gehigarria KALD-13 onartzea.
8. PSE Euskal Sozialisten Errenteriako udal langileen aldeko MOZIOA.
9. Galdera-eskariak
