
Gau Beltzerako prest dira Lezon. Hilaren 31eko ilunabarra girotzeko aurrelanak egiten ari dira herrian. Herioren zain dira.

Andreone Udal Liburutegiko literatura lehiaketara lanak aurkezteko epea azaroaren 21ean bukatuko da. Sarien banaketa abenduaren 12an izango da.

Mendi Tour mendi eta naturaren gaineko film ziklora bildutako lanen hautaketa bat egin, eta Errenteria-Oreretan emango du Urdaburu Mendizale Elkarteak.

Hilaren 30ean, Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren barruko azken filma proiektatuko dute Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etan.

18:00etan bilduko dira hautetsiak pleno aretoan, eta orotara hamahiru gai landuko dituzte.

Lezoko Dantzazleak taldearen ekimenez egingo dira ikastaroak. BI talde sortu nahi dituzte, hasiberriena eta jada euskal dantzan trebezia dutenena.

Azaroaren 16an (igandea da) izango da bisita gidatua, eta ibilbidearen ondotik Gurutzeko auzo elkartean bazkaltzeko aukera egongo da.

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da gaur, asteartea, 18:30ean hasita. Saioa, ohi bezala, publikoari irekia izango da.

Asteburua bikaina izan da klub sanjuandarrarentzat, jokatutako lau partidetatik hiru irabazi baitituzte. Gizonen lehen taldeak sasoiko laugarren garaipena lortu zuen, eta lidergoan jarri dira.

Xoxolur Mendi Klubeko kideek Gipuzkoako Eskolarteko XXXVII. Topaketan parte hartu zuten igandean. Hurrengo irteera azaroaren 16an egingo dute.

Oreretako Gazte Asanbladak bat egingo du ostiralean Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak deitutako Azken Ostiralarekin. Ordu aldaketa egin dute, hilabete honetakoa 19:00etan izango da.