Helduentzako euskal dantza ikastaroak Lezon
Lezoko Dantzazleak taldearen ekimenez egingo dira ikastaroak. BI talde sortu nahi dituzte, hasiberriena eta jada euskal dantzan trebezia dutenena.
Irailaren 13an egin zuten Lezoko Dantzazaleek XIV. Muxiko Eguna. Lezoko Dantzazaleak taldeak helduentzako euskal dantza ikastaroak antolatu ditu herrian. Azaroan hasi, eta ekainean bukatuko dira ikastaroaren barruko eskolak. Horien helburua da dantzan trebatu, eta ikasitakoa plazara ateratzea. Bi talde egin nahi dituzte Dantzazaleek, hastapenekoa eta aurreratua. Doan dira biak ala biak
Hastapeneko ikastaroko kideek asteazkenetan izango dituzte entseguak, 18:00etatik 19:15era. Euskal dantzetan trebexeago direnek, berriz, talde aurreratuan eman behar dute izena; haien entseguak ostegunetan izango dira, 18:30etik 19:30era.
Talde horietan izena eman nahi dutenek bi bide dituzte horretarako. 639 79 11 07 telefono zenbakira (Gurutze) dei dezakete, edo bestela, Lezoko Dantzazaleen posta elektronikora ere mezua bidali dezakete.
