Mendi zinemaren onena bi pilulatan
Mendi Tour mendi eta naturaren gaineko film ziklora bildutako lanen hautaketa bat egin, eta Errenteria-Oreretan emango du Urdaburu Mendizale Elkarteak.
Promozio bideotik hartutako irudia Mendi zinemako bi emanaldi antolatu ditu Urdaburu Mendizale elkarteak, udalak babestuta, Mendi Tour mendi eta natura zinema ziklo ibiltariaren eskutik. Emanaldi horiek, azaroaren 6an eta 7an izango dira, 19:00etan, Niessen zinemako hirugarren aretoan. Bi egunetako saioen formatua bera izango dela azaldu dute antolatzaileek, eta bi orduko iraupena izango dutela.
Azaroaren 6an, osteguna, Soundscape (14 minutu) Zazpi (37 minutu) eta La Verte, une historie de pente raide (48 minutu) filmak ikusteko aukera izango da. Ostiralean, berriz, azaroak 7, Haize lerroak (13 minutu), Red Rock Revolution (8 minutu), L´Eta sperimentale (27 minutu) eta Andrea an unpaved route (42 minutu).
Sarrerak 4 euroan daude salgai online (klik hemen) edo Lekuona Fabrikan, edo emanaldia baino ordubete lehenago Niessen zinemetako sarreran.
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, “mendiko zinemaren onena ikusteko aukera izango baitute herrian bertan”.
