Jose Luis Ansorena Bekaren irabazleen emanaldia, larunbatean

Jessica Duarte akordeoi jotzailea eta Ines Lopez-Gallagher cello jotzailea izan dira irabazleak aurten.

Jose Luis Ansorena zenaren artxiboko irudia, Errenteria-Oreretan jaso zuen omenaldian.

Jose luis Ansorena Beka lehiaketa irabazi dute aurten Jessica Duarte akordeoi jotzaileak eta Ines Lopez-Gallagher cello jotzaileak, eta biak entzuteko aukera izango da larunbatean egingo duten emanaldian.

Andra Mari Abesbatzaren egoitzan izango da kontzertua, 19:00etan—Pablo Iglesias kalea 11—; emanaldiaren sarrera librea izango da, aforoa bete arte.

Duela lau urte sortu zuten Andra Marik eta Musikenek elkarlanean Ansorena Beka lehiaketa xede bikoitzarekin: Musikene Master ikasleei formaziorako diru laguntza eskaintzea, eta abesbatzaren sortzaile izan zenaren legatuarekin jarraitzea, gazteen talentuari lagunduz eta euskal musika bultzatuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.