Joxemari Mitxelena: "Hasieratik asko maite izan dut pilota, baina baita herria eta herritarrak ere"
Une eder bezain berezia jasoko du bihar Joxemari Mitxelena Kazabonek: Kirol Saria emango diote, hainbeste urtez pilotari emandako guztiagatik.
Joxemari Mitxelena Kazabon. Biharko (hilak 31) OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria jasotzen dutenek, beste hainbat gairen artean, Joxemari Mitxelena Kazabon oiartzuarrari egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Bihar une berezi bezain ederra bizituko dute Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidenteak eta bere ingurukoek. Izan ere, hainbeste urtez pilotari emandako guztiagatik sarituko dute ostiralean: Kirol Saria emango diote, Landetxen, etxean.
Hona, bideoan, biharko elkarrizketaren aurrerapentxo bat:
