Olatz Salvadorrek kontzertua emango du larunbatean, Landetxen
Larunbatean, azaroaren 1ean izango da kontzertua, eta 'Zainak eman' albuma aurkeztuko du. Sarrerak aurrez erosi behar dira.
Olatz Salvadorrek bere hirugarren bakarkako lana aurkeztuko du larunbatean (etzi, azaroak 1) Landetxen. Zainak eman du izena lan luzeak, eta soinu organiko eta elektronikoak nahastu ditu hamar abestitan zehar.
Kontzertua hamarretan izango da, baina ate irekiera ordu erdi lehenago, bederatzi eta erdietan izango da, eta sarrerak salgai daude hamabi euroan, helbide honetan. Kontzertuaren egunean ere eros daitezke sarrerak, 15 euroan.
