Demons Fest jaialdia egingo dute bihar Niessen aretoan
Tabu Demons taldeak antolatu du jaialdia, eta 19:30ean egingo dute. Vhaldemar, Koven eta Sinner Rage taldeek emango dute kontzertua.
Tabu Demons taldeak antolatuta, Demons Fest jaialdia egingo dute bihar (hilak 1) Niessen aretoan, 19:30ean. Jaialdia hiru taldek osatuko dute: Vhäldemar, Koven eta Sinner Rage taldeek, hurrenez hurren.
Emanaldietarako ez da sarrerarik erosi behar, dohainik baita, baina sarreraren ordez bertaratzen direnei janari kilo bat eramateko eskatu diete borondate modura elkartasun ekintzetarako.
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.
