Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Joxemari Mitxelena Kazabon. Euskadiko Euskal Pilota Federazioko Presidentea.

"Herrian horrelako omenaldi bat egitea oso berezia da"

Bere pilota ibilbidean kirol horri emandako guztiagatik jasoko du gaur Kirol Saria Mitxelenak. 37 proposamenen artean aukeratu dute, eta kontent agertu da horren aurrean.

Joxemari Mitxelena Kazabon, asteartean, Oiartzunen. Imanol Saiz Gomez de Segura
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/10/31

Hamargarrenez banatuko dute Oiartzunen Kirol Saria, eta Joxemari Mitxelena Kazabonek jasoko du aurtengoa, euskal pilotari emandako guztiagatik. Gaur (hilak 31) emango diote oroigarria Landetxen, 18:00etan.

Kirol Saria emango dizute gaur. Nola sentitzen zara horren aurrean?
Kontentu. Nire herrian horrelako omenaldi bat egitea oso berezia da. Eskerrak ematea besterik ez zait geratzen. 

37 proposamen jaso dituzte saria banatzeko, eta zu aukeratu zaituzte.
Nik ikusten nuen bazeudela agian ni baino kirol meritu gehiago egin dituztenak azken urtean, baina esan zidaten ez zela bakarrik lehengo urtean egindakoen ondorioz hartutako erabakia. 50 urte baino gehiago daramatzat pilotaren munduan, eta azalpen hori eman zidatenean oso kontentu jarri nintzen. 

UKABek –herriko kirol elkarteetako ordezkariak eta udala biltzen dituen Kirol Aholku Batzordeak– esan duenez, pilotari emandako guztiagatik emango dizute saria. Zure ustez, zer eman diozu, bada, pilotari?
Dena. Frontoi baten ondoan jaio nintzen, eta beti izan naiz oso pilota zalea eta pilotaria. Ahal dudan guztia eman dut, eta horrela jarraitzen dut. Ez naiz kantxetan eta plazetan jokatzen ari orain, baina beste era batera jarraitzen dut.  Hasieratik asko maite izan dut pilota, baina baita herria eta herritarrak ere. Eman ahal izan diodan guztia eman diot pilotari. 

Aldiz, Oiartzuni, herriari, zer eman diozula uste duzu?
Ahal dudan guztia. Herriak asko eman dit niri, herritarrek asko eman didate, eta nolabait zor hori kitatzeko egin dut lana. Ez da nahikoa izango, baina saiatu naiz. 

Zure izena eta pilota oso lotuta daude. Zein izan da zure ibilbideko lorpen garrantzitsuena?
Zenbat lagun egin ditudan. Asko ikasi dut pilotari buruz, baina bidean ezagutu ditudan hainbat eta hainbat pertsona zein euren laguntasuna eta laguntza izan dira niretzat garrantzitsuenak. 

Kirola ere oinarritzen da balioen transmisioan. Zein balio transmititu nahi izan dizkiozu herriari eta herriko kirolariei?
Balio batzuk beti izan dira plazagizona edota plazandrea izatea; jatortasuna, zuzentasuna eta umila izatea, alegia. Askotan, azken bolada honetan batez ere, pilota futbolizatzen ari dela ari gara ikusten keinu batzuekin, eta hori ez dut ondo ikusten. Egun batean irabazi dezakezu eta horrelako keinu batzuk egin, baina hurrengo egunean galdu dezakezu, eta keinu horiek ez zaizkizu gustatzen. 

Zu portatzen baldin bazara, hau da, plazagizona edota plazandrea baldin bazara, jendeak askoz ere gehiago izango zaitu kontutan. Zintzotasuna eta egoten jakite hori oso garrantzitsuak dira. 

Nola ikusten duzu gaur egun herriko kirolaren egoera? 
Batzuk kontentu egongo dira dena futbolizatzen ari delako. Gaur egun neska-mutil guztiek, ez bada gehienek behintzat, futbolarekin dute lotura edo horrela izan nahi dute. Hori da pena ematen didana; ikusi duela urte batzuk jende gehiena pilotara hurbiltzen zela, eta orain futbolera. Agian kulpa ere gurea izango da, ez dugulako jakin ume edo haur horiek futbolera joan beharrean guregana ekartzen. Ez dugu errua beti kanpora botako, baina hedabideek eta modak asko egiten dute, eta, orain, gazte gehiagok jotzen dute futbolera. Beste kirolak bigarren eta hirugarren aukera bezala dituzte.

Eta pilotarena?
Ongi ikusten dut. Bi elkarte ditugu, eta biak izugarrizko lana egiten ari dira; emaitzak hor daude. Ikusten da ezker paretan zein joko zuzenetan oiartzuarrak hor daudela, punta-puntan, eta hori ez da kasualitatea izaten, hori lan baten ondorio da, eta ez da azken urteko lana, urte askoko lanaren emaitza baizik. Herri mailan bi elkarteak oso ondo ikusten ditut. 

Sari hau jaso ondoren baduzu hurrengo helburu edo erronka pertsonalik?
Pilotan jarraitzen dut. Orain Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidente bezala nago, eta oraindik erronka eta lan asko ditugu egiteko, batez ere ofizialtasunari dagokionean. Euskal selekzio ofiziala lortu dugu, eta orain ari gara lehen partidak jokatzen ezker paretako txapelketetan, baina oraindik izugarrizko lana dago egiteko. Orain estreinatu dugun ofizialtasun hori sendotu egin behar dugu. 

Zalantza asko ditugu oraindik, etsai gehiegi ditugu gure eskubideak onartzen ez dituztenak, eta traba asko ari dira jartzen. Pilotaren munduari bueltatxo bat eman nahi diogu. Dagoen egoera eta dagoen sistema ez zaizkigu gehiegi gustatzen, eta aldaketa prozesu batean hasi nahi dugu. Programa bat eta egin nahi ditugun zenbait ekintza ditugu. Lan egiteko gogo asko dugu, egin nahi ditugun gauza asko daude,  baina denbora eta diru gutxi dago. 

Urtarrilean irabazi zenituzten Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidentetzarako hauteskundeak. Nolakoa izan da orain arte egindako bidea?
Gauza asko egitea tokatu zaigu oso denbora gutxian. Ofizialki otsailaren 1ean hartu  genuen postua, eta ordurako onartuta geunden nazioarteko federazioan. Bi txapelketa antolatzeko aukera eman ziguten, eta berehala esan genuen baietz. Guk talde bezala badakigu txapelketak antolatzen, baina nazioartekoak ez, eta guretzat oso erronka handia izan da. Bat bukatu dugu eta bestea martxan dugu, hemendik hilabete eskasera-edo egingo dugu, eta horrek seguruenik arrakasta handia izango du mundu osoan zehar. Gero, parte hartu behar izan dugu munduko txapelketa batean, eta beste nazioen ligako bi txapelketetan, eta hori dena martxan jartzeko ez genuen ezer azpiegitura aldetik. Zerotik egin behar izan ditugu, esaterako, hautatzaileak aukeratu, bidaiak, hegazkinak, hotelak antolatu… 

Horretaz gain, TASen ere salaketa jarri digute, eta horrekin ere aritu gara. Aspertzeko astirik ez dugu batere izan, baina bi hitzetan esateko: lan asko denbora gutxian. 

Zein da TASeko –Kirola Arbitratzeko Epaitegia – salaketaren egoera?
Azaroaren 28an jakingo da TAS konpetentea den ala ez. Salaketa urtarrilaren hasieran jarri zieten Espainiak eta Kubak Nazioartekoari eta Euskal pilota federazioari; gorabehera asko izan dira bidean. Erabakitzen badute ez dela konpetentea berriz ere zerotik hasi behar dugu, eta ez dakigu zein pauso emango dituzten Kubak eta Espainiak. Aldiz, erabakitzen badute konpetentea dela, hor hasiko da epaiketa, eta prozesuak berak aste edo hilabete batzuk emango ditu, herrialde ezberdinetako testigantza asko baitaude. 

Konpetentea dela esaten badute uste dugu 2026a baino lehen ez dela erabakirik hartuko, baina gu orain antolatzen ari garen txapelketa azaroaren bukaerarako Bilbon bai ala bai egingo da. 

Mexikotik iritsi berria zara [asteartean egin zen elkarrizketa]. Zer moduz joan da egonaldia?
Jokatu dugu 30 metroko frontoiko bi modalitatetan, frontenisean eta paletoian hain zuzen. Euskal Herri osoan ez dago 30 metroko frontoi ofizial bat, ez zegoen onartuta modalitate ofizial bezala; ekainean izendatu genuen modalitate ofizial gisa. Mexikora joan direnak hiruzpalau hilabetez aritu dira horretan, ez baitzuten ezagutzen. Pilotariak dira, baina beste modalitate batzuetan jokatu dute. Ikusita jokatu dugula modalitate honetan jokatzen urteak daramatzaten herrialdeen aurka eta guk domina bat lortu dugula, nahiz eta brontzezkoa izan, uste dugu oso garrantzitsua eta historikoa dela lorpen hori.

Bistakoa da, hortaz, lan asko egin duzuela baina beste horrenbeste duzuela egiteke.

Hori da. Horregatik, jakinarazi nahi nuke nik urte asko eta ordu asko dedikatu dizkiodala pilotari, baina hori ez zela posible izango atzetik familia bat egon ez balitz. Beraiek gozatu dute, baina asko sakrifikatu dira, batez ere emaztea eta alabak. Pazientzia handia eduki behar izan dute nire umore on eta txarrarekin. Askotan irabazi dugula kontentu egon gara baina besteetan galdu dugula ez gara oso kontentu joaten etxera, eta guzti hori aguantatzea eta niri aguantatzea oso zaila da. Hau dena ez litzateke posible izango ez baneukan atzetik familia bat laguntzeko eta babesa emateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.