Olatz Salvadorren kontzertuarekin emango diote hasiera azaroari
80 jardueratik gora antolatu dituzte azarorako Oiartzunen. Adin eta gustu guztientzako prestatu dituzte ekintzak.
“Inoiz antolatutako ekintza kopuru handiena” antolatu dute datorren azarorako Oiartzungo Udalak eta herriko eragileek. Olatz Salvadorrek bihar emango duen kontzertuarekin inauguratuko dute azaroko aisialdiko agenda.
Alabaina, musika kontzertuez gain bestelako hamaika jarduera egiteko aukera izango dute herritarrek, izan ere, datozen asteetan Hitzen Lihoan poesia eta filosofia protagonista dituzten ekintzak izango dituzte, hala nola, Analisi intimo bat izenburupean Miren Guillo eta Maider Galardik egingo duten mahai ingurua, edota Leire Vargasen Bizi sintetikoan poesia musikatu emanaldia.
Hots, udalean ordezkaritza duten bi alderdiek Oroimenaren astean antolatu dute “oroimen historikoa eta bizikidetza lantzen jarraitzeko”. Egitasmo horren barruan hitzaldiak, argazki proiekzioak, filmak, ipuin kontaketak eta erakusketak bezalakoak egongo dira.
Horretaz guztiaz gain, baina, Munduko arrozen eguna, aurretiazko borondateen inguruko hitzaldia, Maspalomas filmaren proiekzioa eta Aztia antzezlana ere egingo dituzte.
Gauzak horrela, Oiartzunen adin eta zaletasun ezberdinak dituzten orok izan du zertaz gozatua. Azaroko agenda osoa ikusteko, egin klik hemen.
