Txerri egunean izena emateko epea astelehenean zabalduko dute
Azaroaren 3tik 10era egongo da izena emateko aukera, eta horretarako inprimaki bat bete behar da. Sare sozialetan ere zabalduko dute inprimakia.
Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, Oiartzungo Txerri egunean izena emateko epea azaroaren 3tik (astelehena da) 10era izango da, eta horretarako izen emate inprimaki bat bete behar da.
Aipatu dutenez, orri hori emailez bidaliko diete antolatzaileek aurrez azokan parte hartu dutenei, baina, lehen aldiz izena eman nahi duen inor balego, mezu elektroniko bat bidali beharko du helbide honetara. Alabaina, sare sozialen bidez ere orri hori zabalduko dutela jakinarazi dute.
Azkenik, zalantzak argitzeko edota antolatzaileekin harremanetan jartzeko 943 26 01 82 zenbakia helarazi dute.
