Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

400.000 euro Pasaia, Errenteria eta Lezoko berroneratze proiektuetarako

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak finantzatuko ditu herri horietako zenbait proiektu.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
2025/11/03

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak gaur goizean jakinarazi duenez, 400.000 eurorekin ordainduko ditu Pasaian, Errenterian eta Lezon hiri berroneratzea bideratutako zenbait jarduera.

Agerraldian Azahara Dominguez diputatua, Teo Alberro Pasaiako alkatea, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Mikel Arruti Lezoko alkatea izan dira, eta eurekin izan da Lore Suarez Lurralde Antolaketako zuzendaria.

Dominguezek aipatu duenez, hitzarmenen helburua “udalei beren udalerrietako azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzeko egindako jarduketen kostuak ordaintzen laguntzea da, herritarrek bizi kalitatea hobetu dezaten”. Diputatuak, bestalde, gogorarazi du azken hamarkadan bere departamenduak 13,3 milioi euro bideratu dituela udalerri horiek berroneratzeko.

Hark azaldu duenez, Pasaia izango da diru gehien jasoko duen udala. Guztira 280.000 euro jasoko ditu, eta hori, hala nola, honako proiektuetarako bideratu dute: Antxo eta Donibanen komun auto garbitzaileak jartzeko, Trintxerpeko eta Donibaneko frontoietan berrikuntza lanak egiteko, San Pedro eta Donibanen mendi mazela publikoa egonkortzeko edota Antxoko eta Trintxerpeko parkeen berrikuntzak egiteko.

Alberro. “Inbertsio hauei esker pasaitarrek merezi duten herria izatearen aldeko pausoak egin ahalko ditugu, baina ezin ahaztu dezakegu Pasaiak dituen behar eta gabezia estrukturalak. Joan den urtean ezin izan genien horiei erantzun Aldundiaren ekarpen hau jaso ez genuelako, eta aurten hitzarmena berreskuratu izana pozgarria bada ere, tamalez, azken hitzarmenak aurreikusten zuen ahaleginaren mailakoa izatetik oso urrun dago”.

Errenteriaren kasuan, Ondartxoko udal hiltegi zaharraren eraikina eraberritzeko eta hobetzeko udalak egin dituen lanen esparruan, jasotako finantzaketa (80.000 euro) “lagungarria” izan da 494.000 euroko pabiloi berria eraiki ahal izateko.

Otaegi: “Aurtengo kopuruak aurreko zenbait urteetan jaso izan ditugunetatik oso urrun daude. Gainera, 2026ko aurrekontu proiektuan ez dago jasota partida hau eta beraz gure kezka eta desadostasuna adierazi nahi dugu erabaki honekiko. Pasaialdean Gipuzkoako eremu industrialik garrantzitsuenetako bat badugu ere, bere izaera bereziagatik udalok zergetan ez dugu jasotzen ohiko ingurune industrialek egiten duten ekarpena. Funtsezkoa da Aldundiak zerga berezia aktibatzea horrelako azpiegiturek inguruneari ekarpena egin diezaieten. Bien bitartean Aldundiari konpentsazio neurriak aktibatzeko eskatzen diogu”.

Lezoko Udalak, azkenik, 40.000 euro jasoko ditu “bidegorri sarearen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko”. Diotenez, zoladura lanak egingo dituzte beharrezko tratamendua eginez eta nahasketa asfaltikoarekin. Era berean, ardatzen margoketa eta bidegorriaren zein oinezko guneen arteko bereizketa berriztatuko dituzte.

Arruti: “Argi dugu herrian mugikortasun jasangarria eta pertsona guztientzako espazioak bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak garatu behar direla. Herri bizigarriago eta inklusiboago baten aldeko konpromisoa dugu, eta hitzarmen honek Lezoko Udalak mugikortasuna hobetzeko dituen baliabide mugak arintzen laguntzen badu ere, baditugu beste erronka batzuk. Esaterako, badiako udalerriok hainbat albo kalte pairatzen ditugu portuaren jardueraren ondorioz. Horregatik, etorkizunean, horrelako hitzarmenak handitu egin beharko liratekeela uste dugu udalerrietako behar gehiagori erantzuteko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.